Ezta galbahean ere!
Oihartzun aldera zihoan Bilintx, beste donostiar mordo batekin pilota partida bat ikustera.
Emakumezko bat jarri zitzaion aldamenean, berritsukerian. Bilintxek jaramon handirik egiten ez ziola ikusita, ezaguna zuelakoa itxuratu zuen:
Nik esagutzen det beorri.
Bilintxek kasorik ez ordea.
Uste det Zestuan ikusi deala.
Orduan ireki zuen ahoa Bilintxek. Baina bestearena ixteko:
Ezta galbayan ere!