Kontrako eztarrira
Legatza jaten ari zen bati begira zegoen Martzial Zikiñ.
Fernando Amezketarra bezala begira: hesteekin.
Halako batean, hor hasi da jatuna eztulka.
Zer dezu?
Kontrako eztarrira joan zait legatza.
Eta Marzial Zikiñek, penaz:
Halaxe da, bai: nerera etorri behar zuena hirera joan dek!