Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK

Opa diodana

 

        Periko Bixarren aurkari nagusia Ximon Zubiria zen, beste batelari bat. Ezin ikusi handia zuten biek, ez ziren itsuak baina.

        Oso ulergarria da: elkarri kendu behar bezeroak.

        Halako batean hor esan diote, adarra jotzeagatik, atxilotuta Ferroleraino daramatela Ximon.

        Perikok zer esango zeuden guztiak, eta hauxe esan zuen:

        —Ez ziot gaitzik desiatzen.

        Harritu ziren bromosoak.

        —Bakar-bakarrik opa ziot bidean dihoala hondora joatea...

        Orduan algarak.

        —Baina salbatzea.

        Harritu ziren berriz.

        —Salbatzea nahi dek, Ximon salbatzea?

        Eta Perixo Bixarrek lasai:

        —Bai... berriro itotzeko!

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak