Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Gorostian gorosti
Dokumentuak
 
Dokumentuak
ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK

Prakas batelerua

 

T. Laborda

1932

 

        Donostiko uri ederrean arkitzen omen zan jakinduri aundiko ingles bat. Ikusmina aundikoak nola bai diran ingles oiek, etorri zaio Santa Klara ugarteari ikustalditxo bat emateko gogoa.

        Zenen batela aukeratuko, ta suertatu zayo Prakasen batelean sartzea. Or dijoa gure Prakas aizea bezin bizkor ta beñez bezin zuzen bere batel ta ingles, Santa Klara aldera.

        Alako batean ala dio Prakasi Inglaterrako seme orrek:

        —Zuek euskaldunak tonto samarrak zeratela diote gure alderdi artan.

        —Baliteke.

        —Bai al dakizu ezer «astronomiako» gauzetan?

        —Ez jauna.

        —Matematikak jakingo dituzu noski?

        —Ez jauna.

        —Kondairik?

        —Ez jauna, ez jauna ta... ez jauna.

        —Bada, Prakas, jakin zazu gaur ta betirako zure ezjakin ori dala ta ez dala, galdu dezula, ziertoro, zure bizitzaren erdia.

        Itz au bukatzearekin, or zetorrek itsasoko olatu edo bagada ermo bat ta jartzen dira Prakasen batela bekoz gora ta gure Prakas ta inglesa buruz bera, ta or dijoa Prakas ori, gazte yayo alare, igerian itsas eskiñara, aldian bein ia itoan dabillen ingles arri deituaz:

        —Inglesito! Inglesito! bai al dakizun igerian?

        —Ez ba! Ez ba!

        —Ene inglesito maite-maitea! Jakin zazu orduan galdu dezula zure bizi osoa.

 

 

ogi-gainekoak: DONOSTIARKERIAK
Gorostian gorosti Ogi-gainekoak Mapa Kronologia Gaiak Afalondokoak