|
ZIRKULUAREN HUTSMINA. JATORRIZKO ERROMANTIZISMOTIK EUSKAL POESIA MODERNORA
Iñaki Aldekoa
|
Modernitatearen erlijioa aldatu da; jatorrizko erromantizismotik gaur egunera etengabea izan da sekularizatze prozesua. Hortxe ikusi zuen Keats poeta erromantikoak bere garaiaren eta aurrekoaren arteko etena: zerutiko mugimendu kristautik giza-agnostizismorako bidean. Sekularizatze hori gabe ezingo litzateke modernitatea ulertu; ezta bere poesia eta sentiera ere. Jatorrizko erromantizismoaren kristau fede galtze horren ondorioz, poesiari egokitu zitzaion haren muina jasotzea. Eta harrezkero poesiaren ahotik erlijioaz hitz egiten denean ez dago, inondik ere, gure elizetako apaizen ortodixiarik. Maitasunak, adiskidantzak, bizitzak, bidaiak, eta erredentzioak berak beste adiera bat arras diferentea erakutsiko du poesia modernoaren orri askotan. Eta, hala ere, orri horietako asko eta asko erlijioz gainezka daude.
|