Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

IRAGANAZ

Gotzon Aleman

Nerau ere hire gabekotasunak

biziaz betetzen saiatu naun

hire misterio opako sakratuak

nireganatzea lortu gabe.

 

Baita nerau ere hire hiretasuna

ireki guraz

hire sentimenduen konstelazioetara

abiatu nindunan.

 

Baita nerau ere

zorionez eta zoritxarrez

dastatu nahi izan ninan

debekatua zitzaidan igali xarmanta.

 

Eta segundoak pasako ditun

banan-bana nire aitzinean.

 

Eta denboraren ihardutze-mailua

ez dun baretuko.

 

Eta hire etortzerik gabeko joatea

urrutirat doalarik

isiltasunaren isiltasunak

bakardadearen bakardadea

bereganatutakoan

txokoratuko naun

bakar

bakarrik.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki