Antzinako olinpiar jolasak
Munduan diran erri guztiek noizbait izen eta omen aundia izan dutela esan diteke. Ta orain Olinpiar jolasetaz jardun bear dugularik Grezi erriaz zerbait esatera beartuta gaude, bada, entzute aundiko Jolas aiek Grezia goreneko mallara igo zaneko sasoiekoak dira.
Grezi-erria igo zan mallara gutxi ala iñor goratu dirala esan genezake. Grezi'ko antziñatasuna guztiz argitsua da, guztiz jakituna; baldin egiazko erlijioa orduantxe ezagutua ta ziñestua izan bazan, gogoa asebeteko antziñatasuna izan zala esango genuke. Gizairudi-ertiak eta jakintzak, batez ere, asko ta asko aurreratu zuten. Orduko Tukidides, Aristofanes, Aristoteles, Herodoto, Platon, Demostenes, Sokrates ta beste askoen jakintza gaur jaio izan baziran bezin berria da orain ere. Gaurtandik atzerako bi mila urteko gizairudi-]anak, gaur ere eredutzat artu genitzake. Norbaitek ala dio: «Nonnaitarak gerala, gure artean dagoan erdia grezitarena da».
Grezi zarraren egimenik aundiena Olinpiar Jolasetazko sasoiekoa da. Amabi eun-urtean Jolas aiek ospatsuenetako gizonen biltokia izan ziran. Platon zelaian agertzen zanean erriak ez zituan itzultzen begiak beragandik une batean, ta bera aurrean izatetik nolako poza sortzen zitzaien erakustearren guztiz itz eztitsuak esaten zizkioten. Herodoto'k antxen irakurri zituan bere edesti nagusiko lenengo atalak. Lege egokiak edo garaipenak lortzen zituzteneri Jolastokian bertan txalo beroak jotzen zizkieten. Salamina'ko guda-aldia borrokatu berrian Temistokles Jolastokian agertu zanean, jolasak ikusteari utzi ta egun guztian berari begira egon zitzaioten atzeritarreri arritutako itxuran erakusten zutela. Ta Temistokles berak, zoriona gañezka zeriola, «orra, esan zuan, Grezia'ren aldez jasan ditudan nekeen sari-ordaña».
Homero'k zearo edestu dituan jolasak eta borrokak aspaldi-aspaldikoak dira; jolas oiek, batez ere, mutilak eta gazteak sendotu ta gudarako gaitutzeko jarri omen zituzten. Olinpiar Jolasek grezitar arraza edo abendari sendotasun aundia eman zioten. Igi-sendoketa edo jinasia gaztetasunari bearrekoa zaiola-ta, Grezi'n izugarrizko bolara luzea iraun zuan. Erri bakoitzak bere jinasi-tokia bazeukan, gorputzak bizkortu ezik gudari edo soldaru bulartsuak zegizkiten. Aristoteles'ek auxe zion: «gorputz-indarketak osasuna ta edertasuna irixteko begizkite, gero osasun-edertasun oiek Eriko agintarieri eskeñi».
Sasoi artan izan ziran iñoiz ikusiko ez diran bezelako giza-gorputzik ederenak.. Gureganaño iritxi diran gizairudi oiek oso ederrak dira; idazle baten ustez ereduaren irudi berberak ez omen dira; alegia, ertilariek beren yayotasunaz izan baño ederragoak atera zituztela. Gu, ordea, ez gera uste onetakoak, ainbeste eun-da-eunurtean igi-sendoketan arituak zirala-ta orren emakume ta gizon bikañak izango ziran, emakumeak ere itsendoketan aritzen bai-ziran. Gorputza landutzen gu aiek baño askoz jakin gutxiagokoak gaude. ¡Ai, guk orretan aiek aña bageneki!