Liburu honek Xalbador zenaren bertsogintza aztertzen du. Izan ere, ez al zuen horrelakorik merezi bertsolarietan olerkariena eta olerkarietan bertsolariena izan zenak?
Baina, horretzaz gain, urepeldarraren bizitzaren argibide asko aurkituko ditu orri hauetan irakurleak. Bai eta haren barruko izkutuen berri jakingarri asko ere.
Liburuaren idazkerak, berriz, egilearen bi alderdi salatzen dizkigu: Xalbadorren miresle bat dela eta, denbora berean, haren adiskide mina izan zela. Zenbat aldiz irakurri eta hausnartu ote ditu haren bertsoak? Zenbat ordu gozo igaro ote zituen artzain bertsolariarekin hizketan? Hori dena gogoan har beza liburu hau ongi ulertu nahi duenak.