Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

SAGARDOAREN GRAZIYA TA BESTE BERTSO ASKO

Ramon Artola

Ramon Artola Larrañaga

 

 

        Ramon Artola Larrañaga Tolosa'n sortu. zan mundura 1831'garrengo Dagonillaren (agostuaren) 31'ean.

        Aren aita, Jose Antonio, Astigarrraga'koa zan; ama, Maria Antonia, Tolosa'koa.

        Aitaren aldeko aiton-amonak Astigarraga'koak ziran: Bernardo Artola ta Maria Miguel Echeandia. Amaren aldekoak, berriz, aitona, Santos Larrañaga, Tolosa'koa, ta amona, Maria Gamuza, Plazentzi'koa.

        Ez dakigu noiz eta nola joan zan Donostira bizitzera. Gazterik nunbait.

        Ogei ta zazpi urtekin (1858-XI-23) Donostiko San Bizenten ezkondu zan. Andregaya Manuela Elizetxea zan, Lezo'n jayo ta Donosti'n aberats batzuen etxean serbitzen zegoana. Orduko berri ez dakigu, bañan gero beintzat oso emakume lodia zan, eta pixua ainbat grazi ta gatza zuana. Aren gandik ekarri omen zun bere umorea Pepe bere semeak.

        Bost seme-alaba izan zituzten: Ramon, Franzisko (Pako), Jose (Pepe), Manuel (8 urtekin il zana) ta Rosario.

        Zarrena, Ramon, zeozer bañan oso gutxi, Pako ezer ez, bañan Pepe ta Rosario bertso jator asko jarriak dira. Batez ere Pepe. Onen antzeko familik oso gutxi.

        Karlisten bigarrengo gerratean Ramon Artola au liberalakin ibilli zan voluntario deitzen ziranakin.

        Bere ofizioz linternero ta pintore zan. Tallerra ta denda zeuzkan Puyuelo kalean (gaur Fermín Calbetón). Semeak aitaren bizi-modua segitu zuten.

        Azken egunetaraño lanean aritu zan. Biotzetik gaixotu ta elizakoak artuta, silloi batean il zan, arnasa artu eziñik, seme-alaba ta biloba guziak inguruan zirala, 1906'garrengo Dagonillaren (agostuaren) 20'ean, 75 urtekin.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki