|
IPUIAK EDO KONTUTXOAK (I)
Ramon Artola
|
Azariya ardi jantziyan
Azariyak galdurik
isatsa zepoan,
bere lurrak utzirik
bestetara zan joan;
eta lotsatzen zala
isatsik gabe an,
ardi bat il ta aren
larruz estali zan.
Noranai ibiltzeko
ala zuben era,
nola nornai laguntzat
artzeko aukera;
eta animaturik
artalde batera,
an asi zan egiten
ardiyen papera.
Iñoren ere beldur
etzala mendiyan,
arkume eta ardi
guziyen erdiyan,
ibiltzen zan egunaz
beti belardiyan,
eta gaba ezkerotz
berriz pikardiyan.
Iñor ere etzala
artaz suspitxatzen,
ollo tokitara zan
illunpetan sartzen;
eta zitubelarik
ollo asko galtzen,
etzan lapurra zein zan
beñere azaltzen.
Orrela zebillela
alditxo batean,
ajolgabetu zan bein
beretzat kaltean;
egunaz ikusirik
ollar bat aldean,
salta ta artu zuben
letagin artean.
Artzaiak nabaiturik
egin zuben lana,
arrimatu zan ardi
lapurrarengana;
bañan ardiyak utzi
gabe zeramana,
arin joan zan zubela
geroko zer jana.
Ongi begiramena
baldin bada jartzen,
etorkirikan eztu
jazkerak muratzen;
esan oi dan bezela
da ere gertatzen:
mudatzen da lurpean
dan denboran sartzen.
Euskal-Erria, XVI, 1887.
|