Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

TELEFONO KAIOLATUA

Harkaitz Cano

        Bai telefonoek eta bai ispiluek desasosegua sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastilak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu, eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegu eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, zerraldotzat sentitzen duenarena.

        Bada film bat, «Caro Diario» izenekoa, non haurren diktadurapean bizi den uharte baten berri ematen zaigun. Helduek beren lagunei telefonoz hots egitean, haurrek hartzen dute beti telefonoa. «Ama etxean al dago?» galdetzen dute helduek. «Bai, etxean dago, baina ez da jarriko, gogoak ematen ez didalako». Izan ere, telefonoa mendean daukanak mundua baitu mendean.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki