Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ILARGIA PUTZUAN AGERI

Rafa Egiguren

        Nobelaren ezaugarririk behinena polifonia baldin bada, hona hemen nobela bat peto-petoa.

        Polifonikoa du narradoreen iharduna: bakoitzak bere ahotsean dihardu, baina partituraren arauera denek.

        Polifonikoa du paisaia desberdinen presentzia, bakoitza dagokion mailara errenditurik, ez bat ez beste den paisaien paisaia sortuz, denetarik saltzen duten denda zahar horietan usain ahaztezin hori sortzen den bezalaxe.

        Polifonikoa da Rafa Egigurenek bere lehen nobelan aurkezten digun gai, kezka eta interesguneen andana ere. Askotarikoa, baina era berean bateratua. Ez ditu osagaiak bortxaz uztartuak, arreta eta kariño handiz elkar josiak baizik.

        Titulua bera ere, «Ilargia putzuan ageri» polifonikoa du, Txinako kanta zahar batena baita. Baina nobela honetako Txina ez da ikutu exotiko-turistikoa, egileak ezagutu eta bizi izandako kosmos urrutiko hark Rafaren arimaren putzuan sortu duen islada baizik. Eta hori, nola ez, nabari da deskripzioetan, erreferentzietan, aipamen ia profetiko zenbaitetan, eta orohar begiradaren espanturik ezean.

        Alferrikakoa litzateke, bestalde, argumentua azaltzen saiatzea, Rafak kontatu nahi zuena berak kontatu duen bezala baizik ez bait dago kontatzerik.

 

Joxerra Garzia

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki