Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

PURRA! PURRA!

Jon Etxaide

Agurra

 

 

        Purra!... Purra!... irakurleok. Zatozkidate yoranez beterik liburu onetaraño eta asebete itzazute zuen biotzak ipuitxo auek irakurriz, olloak beren urdallak artaleaz asetzen dituzten bezelaxe

        Tamala ipui abek mamitzeko nerea baño luma trebeagorik ez sortzea. Nik, onelakoen edo alakoen abotik jasotzean zerbait baziran noski. Alabaña nere luma kankallu onek paperera aldatzean gelditu ote zaiote jatorrizko bizigarriaren kondarrik?

        Auxen da nere kezka; alegia, jazkeraz moteltxoak, gezak, margulak gelditu ez ote diran.

        Euskal-maitasunak naragi idaz-lanean, gure euskerari nundik kima berririk emango, erdoia bere soñaz jabetzen nundik galeraziko. Idazleak urri sortzen dira euskaldunetan eta ezer ez baño, borondate oneko luma txartxo au ez ote zaigu obe?

        Jaungoikoa'ri bearrik orixe ba-dugu: eurkeraren alde aritzeko etengabeko bonondatea. Beraz, Jaungoiko on-onak eta zuk, irakurle maite orrek, asketsiko al dizkidazute liburutxo ontako utsegite ta gaizki esanak.

        Eskuartean daukazun idazti au nere ipui sortaren lenengo zatia duzu. Sorta guzia liburu baten ateratzen ikaratu egin naiz. Zergatik? Euskerazko liburuak aurrera ateratzen benetan gauza nekeza da ta liburu loditxoak bereala ogei pestatik gora egiten... eta noski, jenderik geienak sal-neurriaz jabetu orduko anka egiten dute dendatik. Liburuxka zirtzil ori ogei pesta? Alde! Alde! Ori baño gauza bearragorik ba-zeukagu zer erosi! Tamalgarria da esaten, baño, arrika botatzeko dirua irixten zaio doi-doi euskal-liburuari. Iñor gutxi topatuko duzu baxo-erdi batzuk edateari utziko diona euskal-liburu bat erosteko!

        Bigarren zatia noizko? Zerorren esku daukazu irakurle. Onekintxe zorrak kitatu orduko bestea eskuratzen saiatuko natzaizu.

        Purra!... Purra!... beraz, irakurleok. Biotz-samiñak poztutzeko eta jendeari zabal-zabal par egiñarazteko argitara ekarri ditut ipuitxo abek. Txolarte on bat igaro dezazutela beroiek irakurriz opa dizute egileak. Ez al-diezute abegi txarrik egingo!

 

Donosti'n, Garagarrilak 13, 1950.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki