Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

PURRA! PURRA!

Jon Etxaide

Nor geiagoka

 

 

        Ardandegi bateko mai baten alde batetik pedreñatar bat eta bestetik ondarribiar bat egokitu ziran Donosti'ko Zarraldean estropada bezpera batean. Ardoz epeldu xamarrak zeuden eta an ari ziran euren erri ta errialdearen alde nor geiagoka ta urkoarena nondik geiago zapalduko.

        Pedreña. —Berriketa, orixe daukak ik ugari... Gizonak ordea eztu mingañetik bear. Iñundik ere gizon ba'aiz jokoratu adi.

        Ondarrabi.—Eztiat ba asmorik.

        Pedreña.—Ik egindako berriketa guziak egiak ba'itukek lepua ere jarri ukek aiztopian. Baño neronek baño obeto jakin-dakik itz bateko gezur bi esanda agona. Errexa duk txoro gixa ojuka astea: «Donostiarrak aurretik baietz». Baña, eztuk eri kontua, adiskide. Alakoak esatean, gizon danak, etxean ditunak eta eztitunak jokoratu bear dizkik.

        Ondarrabi. —Orra ba, biarkoan Ondarrabia aurretik baietz.

        Pedreña.—Zenbat egiten duk ezetz!

        Ondarrabi.—Ogei duro!

        Pedreña.—Bildurti alena ez bestena! Jokalariaren itxura al-duk ba ori?

        Ondarrabi.—Eztiat ba xoxeko bat geiago ere jarriko. Jakin zak, ezpadakik ere. Emaztea ta iru aur zeuzkat etxean.

        Pedreña.—I bezelako ollandakin etziok joko konturik. Ardandegi ontako edozeñi egingo niokek bildurrik gabe amar mila peseta, Pedreña'k bigarrenari ogei segundotik gora kendu baietz.

        Ondarrabi.—Errukarria! Ardoak ondatzen au gizajo ori. Onelako beroaldian erorren ama ere salduko ukek.

        Pedreña.—Ni mozkorra? Nik nere ama saldu? Itz egin zak garbi zorriak jandako arlote alena!

        Ondarrabi.—Espartzu mingain... abo ustel!...

        Pedreña.—Izan ere, igandik asto batengana tarte aundirik etziok.

        Ondarrabi. —Zuzen mintzatu aiz, adiskidia. Mai onetxen luzera, besterik ez.

        Bota ba'zion, ederki bota zion. Pedreñatar panparroiak danen parregarri gelditu ondoren bere errirañoko abiada artu bear izan zun.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki