Zauriaren salmoak
Hau da liburu honi eman diodan izena. Poema hauek zauriarenak dira, bertan islatuta dagoen giza errealitatea plazerra, mina, oreka, larritasuna haragi bizitan ahuenkatutako orroa delako. Bizituriko egoerak dira hemen aurkituko dituzunak, esperientzi gisa bizitutakoak, nostalgia gisa oroitutakoak edo amets bilakatu diren irritsak asko eta asko. «Zauriaren salmoak», bestalde, fede erlijiosoa eta nongotasuna lotu eta biak batera bizitzeko saioa da. Beraz, noizean behin salmoaren oinarrian dagoen bizi esperientzia hemendik urrun izandakoa bada ere Middleton, Manchester, gehienak hemen idatzita daude eta gure lurraren, uraren, haizearen, kaleen, tabernen eta giza egoeraren usaina dute.
Alabaina edo, beharbada, horrexegatik, salmo unibertsalak direla uste dut, ekologi-zentzu sakonez gainezka daudelako, hots, mundua etxetzat hartzen duen gizakiaren sinesmenez eta besteekiko harrernana komunio parametrotan ere bizi daitekeela uste duenaren konbikzioz. Hori baita nire fede erlijiosoaren premisarik definigarrienetarikoa.