Patxi Ezkiaga (Legorreta), azken urteotan glotodidaktikan aritutako idazlea izanik ere, aldi hontan Euskal Herriko ahots poetikorik bortitzenetakoa bezala azaltzen zaigu. Lizardi, Azkue, Irun Hiria eta Arresebeitia sarien irabazle, dagoeneko sei poema liburu kaleraturik dauzka. Hain zuzen ere, «Keiko eta beste udazkenak» (1987ko Azkue Saria) obragatik jaso zuen literatur kritikaren sari nazionaletako bat. Ipuingintzan ere zenbait liburuen egile dugu.
«Charles Moulay», bere lehen nobelak gizon baten erresorte sikologikoen azterketa bizia izan nahi du. Irabazlearen azken bidai ilunaren historia.