Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ITZALEKO HITZAK

Mirari Garcia de Cortazar

Bide zidorrean

 

Jadetsi dudan arren

anpulozko iztiletatik

oharkabe urruntzea,

gizakien

arrazoirik gabeko

ankerkeri lazkorretatik

errugabe irtetea,

ez dut

zorrotz izan nahi

sarri

jokabide doilorrak

begien aurrera

malkoz datozkidanean.

Ez dut

gorrotozko bidea

ondamuzko pausoz

zeharkatu nahi

iraganaren sumindurak

bultzatzen banau ere

ulermena bada

zuzenik gabeko

bide zidorrean

nozitu beharreko

harri bakarra.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki