«Poetak, filosofoak ez bezala, ez osotasunik nahi, errezeloa bait du, osotasun horretan gauzak gauza oro eta gauza bakoitza bere xehetasunetan ez ote dituen galduko».
Maria Zambranoren eritzi horrekin guztiz bat natorrenez gero, ezinezkoa zait poema bilduma honen nondik norakoak argitu eta azaltzea. Ikuspegi aniztasuna bere-berea du poesiak, eta ikuspegi horietako bakoitza absolutua da, ez du gainerakoekiko batazbestekotzerik ametitzen.