|
HUTSATIK EZPERANTZARA
Joan Mari Irigoien
|
Altza:
zu zinen nire jaioterri.
Ume nintzenean
nire etxeko leihoak
azkatasun bideak ziren.
Ume nintzenean
zure odola
berde-berdea zen,
eta
zure magalean
aurkitu nuen ama lurra.
Ume nintzenean
mundu guztia
agurtzen zen.
Zure odol berdean,
pinpilinpauxak,
xoriak,
errekak,
zuhaitzak,
gizonak.
izadia nuen maite!
Otso
diru-zurrupatzaileak
etorri ziren arte.
Aurrerapenaren izenean,
errekak zikindu,
airea kirastu,
eta...
M
i
l
a
P
i
s
u
k
o
D
e
a
b
r
u
a
k
altxa
dituzte
Erraldoientzat
aupatutako hilobiak
diruditen
dorre zatar horiek
zure berdea
lurperatu dute.
Hauts,
ke,
eta
zimendu,
lehen izadi bizia zinena,
orain kanposantu.
Izadi sarraskitua,
hila...
Izadiarekin bat,
gizonen begiratua ere
hotza...
Herri arrotza!
Herri-toki?
Zerri-toki...!
Ume nintzenean,
bai,
nire etxeko leihoak
azkatasun bideak ziren.
Orain berriz,
preso baten
leihoak
dira.
Dilin Dalan
Hemen bukatzen da
Dilin Dalan
herri baten
Dilin Dalan
historia
Dilin Dalan
Dalan.
|