Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

IBILTARI

Paulo Iztueta

Euskalduna

 

 

            I

 

Lainoak baletoz ados

ba letorke eraso;

deskargatuz gero

etorkizun-euri airos.

 

Noizbait aditu nuen

zenbait dunbateko.

Deus ere ez zen:

amets mementuko.

 

Arakatu diren ildoetan

gogor diraute harriek,

idorrago agian pinturek,

konkorki euskal kaskoek

Santimamiñeko hartzuloetan

edo eta Isturitzeko jentilen

leizezulo barrenkoian.

 

Nik ezagutu nuen

lehengo euskalduna,

hots, mileka urtetakoa,

han Altamirako basoan;

eta pintorea zen

Goi-Paleolitikoan.

 

Ikusi nituen

zezenak eta basahuntzak,

basaidi eta basaurdeak,

leizearen goi zapalean etzanik,

ziztako batez bihotz-zulaturik.

 

Inork ez zidan esan

nolakoa zen

gizon euskalduna,

homo sapiens hura,

                      artista hura

                      kromlec'h hura.

Artista hura zen artista!

Hizkuntzaz mintzo zen kolorea.

 

Ez baitzen artean

ez komunistarik

ez kapitalistarik,

nolakoa ote zen

euskaldun ala erdaldun?

 

Orma arruntek

esan zidaten:

                    ehizerako beso gerlaria,

                    arimaren mihian euskara.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki