Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ERBESTEKO EUSKAL PENTSAMENDUA: BI BILAUNALDIKOEN LEKUKOAK

Paulo Iztueta

        Duela gutxi, iazko uda-partean. Paulo Iztueta Armendariz irakasleak «Euskal irakaskuntza autonomi aroan (1983-1994)» eta «Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian» izeneko bi saio argitaratu zituen eta horietan, Euskal Herriaren egungo errealitate soziokulturala gogoeta-gaitzat hartuta, botere politikoak hezkuntzan zein hizkuntzan duen eragin erabakigarriaz aritu zen. Esaten zuen Euskal Herriak, estatu-babesik gabe, nekez lor dezakeela bere lurraldea euskalduntzea eta bere hezkuntza-sistema nazionala eraikitzea.

        Azken saio honetan, 26 urte atzera eginda baina beti ere euskal kulturaren ibilbideari jarraiki, frankismo-garaian euskal erbestetuek landutako pentsamendua aztertzen du, eginkizun honetarako «Euzko-Gogoa» eta «Zabal»-en ekarria hautatzen duelarik, bi aldizkari horiek baitzaizkio bi belaunaldikoen, hots, gerraurrekoen eta ostekoen pentsaera ondoen eta gardenen ordezkatzen dutenak. Horietako bakoitzaren prozesua zer-nolakoa izan den, nolako emaitzak eman dituzten, zertan datozen bat eta zertan ez, han guztia eta beste hainbat gai jakingarri zehaztasunez emanak datozkigu. Egileak ateratzen duen ondorioa da bi belaunaldien arteko etena, euskalduntasunari dagokionez hainbat puntutan bat datozen arren, egiazkoa dela, gaur egun ere aldaketa handirik gabe bere horretan irauten duena.

        Lekukotasunak ematen dion hurbiltasunean babestuta, bere garaiko kultur egitateak oso barrutik begiratuta azaltzen ditu, idazkera bizi-bizian. Horregatik, liburu honen muina funtsean soziologikoa bada ere, historikotik ere badu dezente, erbesteko euskal kulturaren curriculumean sartzen diren orrialde herriak ugaritxo baitira. Eta sartzeke geratu direnak, berriz, askoz gehiago.

        Liburu honek frankismo-garaiko euskal kulturaren historia soziala ezagutu eta interpretatzeko leiho berri bat irekitzen du, nagusitu izan denetik nabarmenki aldentzen dena.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki