Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

HAIZEAREN ITZALAK

Josu Landa

Bat

 

 

Begira nazan

ilargiaren argiak dizdiratu natxion

hire azpian

isiltasun minutuetan

gure semea zetzan

bere eskuetan gatxion

bihotzei so

ezerezari galde

gure sentimendu sortzeaz

maitasun abesti

haizeak daraman abestia

eta erantzuna

ez zaigun hutsa

isiltasun aberastasuna baizik

darabilzkigun hitzak

ez ditun maitasunezkoak

begirada xamur eta sakonezkoak baizik

inoren aurka borrokatu beharrean

ogi esne eta eztia eman

eta maitasunaz mintzatuko gatzaizkion

ilargi beteko gau batera eraman

eta gorputz batean zehar ibiliz

lainoaren musu baten leuntasuna

erakutsiko zionagu

hire begiek erakutsiriko

margoen bidez

haizeari erakusten

margotzen eta eskaintzen zionat

hire gorputza

gau hura eta egun guztiak

kantatuz

hi eta hire arnasa guztiak

sentituz

hire gorputzean zehar dabilen

izate mota

maitatuz

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki