Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

POETA BATEN NARRAZIO NAGIAK

Luis Mari Mujika

        Irakurle, eskuan duzun liburu hau narrazio liburua duzu, bainan poesia gozo, oparo, uhintsu batez umotutako narrazio berezia. Autoreak, poeta izaki, narraziogintza poesia sentsual, eta jori baten andanan girotu nahi izan du. Bidaietako liburua den obra honetan Luis Maria Mujika-ren mundu poetiko sinbolista da nabari, paisajea eta dialogoa, instantearen alde bisemikoa, jarrera estetikoa eta filosofikoa nagusi direlarik. Bertan poetak barne-giroak Nafarroako-ko existentzia bihurri eta garratzean murgiltzen ditu, paisajearen mistika, deseuskalduntzearen tragedia, ihes existentzialaren samindura ia lerro bakoitzean isuriz. Garbi dago orri hauen autorea estetikazalea dela, eta poesia neurri ertsien ildotik eta hesitik ere atera nahi izan duela. Euskarak narrazio poetiko honetan — dialogo oso sugerigarrien ondoan— ibilbide ederra egin du Mujika-ren lumatik.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki