|
HIRU EGUN LARBURUN
Luis Mari Mujika
|
Hiru egun Larburun eleberriak, Txomin Agirre Saria 1995ean, seminarista eta gero apaiz eginiko baten biografia nobelatua eskaintzen digu, Larburuko familia nabarraren zertzelada, arazo, gatazka eta beste irtenbide korapilatsuetan bilbatua. Nobelaren haria oso nabarra da denbora eta lekuaren aldetik, gerra osteko seminario hertsi baten estanpak hurbiletik jarraituz; besteen artean, garaiko giro sexuala, soziala frankismoaren baitan garatuaeta ildo existentzialak isladatzen dira estilo arras original batez (perpausen luzetasuna eta linealtasun-eza nabarmentzekoak direla).
|