Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

HERRIA ETA BIDEA. HITZAK ETA KEZKAK

Luis Mari Mujika

Joanaz joanean

 

 

Joanaz joanean,

(ibiliz ibili),

bidean dut ezagun

aldi hau dela aldi,

bide hezean nik mila

joan da etorri,

aldiaren zentzua

ibiliz dut soilik,

ah, ni beti nabila

nahiz egon, nahiz geldi!

 

Bidearen ondoren

nik nahi berritzuli,

bizi hontan orainak

joana dirudi,

joana da joana

nahiz egon, nahiz ari,

(ah, nire bide egina

berbide baledi!),

nolatan hibai beltza

mendiruntz itzuli,

lizar gorrien pena

eginda garraisi,

asmo gaitz-eutsezinak

tormentugai zaizkit,

aldiaren lasterra

ezin gerarazi

(esan, negu okre hau

uda nola itzuli!),

ardo harro-gaiztoak

gaur dirade ur isil,

piztien begi gaitzak

sagar ustel egin,

oro alferrik bada

zergatik ahalegin?

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki