|
ARNAS GAIZTOA. ERROMANTZEEN AIRERA
Luis Mari Mujika
|
Gauaren gaitz
Gauaren gaitz
egunak maiz
Egunak atarian
arratsaren zauri
(egunaren argia
nola dudan senti!),
niretzat bozkario
egunaren berri,
baina eguna gauez
nekatzen zait hasi...
Gauaren gaitz
egunak maiz.
Kantuz nabilelarik
bizitzan igeri
egunaren gurdia
(ekaitz latza iduri)
azidoz ta nekez zait
gauean irauli...
Ah, gauaren susmoa
nola zaidan larri,
nire amets eroak
(jaio ez banendi!)
gaur hits, hauts, huts, putz baino
ez dira barnetik...
Gauren gaitz
egunak maiz.
Egunaren argia
gauez itzal gazi,
haurraren far-irria
agureak samin,
neke gaitzez eguna
gau beltz zait itzuli,
ah, bizi gazte hau zein
zaharra jaiotzetik!!
Gauaren gaitz
egunak maiz...
|