|
NIRE SONETO BEROAK
Luis Mari Mujika
|
«Nire soneto beroak» Mujika poetaren sormen telurikoak dira, natura eta giza aldarteen ispiluak nabarmenduz, inguruan oinarrituriko ildo beroak isladatzen dituelako. Poetak teluria poesia askean eta neurtuan gauzatzen du, sonetoen arkitektura lits sotiletan eraikia argitan utziz. Autoreak poemategian poesiari edergintza izan dadin eskatu bide dio, prosaismo petotik alde eginez; poesiari ez zaio aski min-tzo izatea, mintzo-eder baten oldea derrigorrezkoa du baino. Hona poemak eskeintzen digun errematea: «Poeta naizela hitzaren harrian ohartu naiz, gauzaki, apalen geometria hedatuan konturatu naiz oharmenari eskergauzak gauzago direla (harri mokorra harriagoa dela) jabetu naiz... Horregatik deitu ditut ene kantutegira gauza soil apal guztiak poesia osoro hurbila delako...»
|