Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BIDEAN GORA

Sabin Muniategi

Oroitza

 

 

Benetako udaldi ederra zan bai,

eta, egunbera,

arratsalde argi eta, eguzkitsuz,

baserri bideari gozoro iarraituz

ibilliz-ibilliz,

arto-garitzaz,

belardi ezez...

nere soin eta,

biotz-begiak eder-kulunkatuz,

ai! ze nereratze pozgarri,

ipar aize biguna zala

egun garbiaren

arnas bizi!

 

Oinkada arin eta, itxaropenez,

—bai, bide zabal eta, bai, bide txiorrez—

zelairik zelai...

Ai, ze eguzki

ta, aize garbi!

Nerekin nintzan bai, nere

inguma eta txoriekin;

egada goikorretan,

nerekin nebillan bai,

izatekotan, izan...

nere bidezko bide

eta, ametsik ederrenakin.

 

Lilluraz nebillen bai,

nere bidezko eguntasun garbiz;

bai enara irritzariz

eta, bai zerupe argi,

ikara pozgarriz...

Bideak neraman bai,

nerez-nerezko eguntza

eta, aize zoragarriz.

 

Eta, soin arin,

nere lillura,

nere ametsakin...

iritzi nintzan iritzi,

errotatxo baten ondora

eta, an lotu nintzan bai, geldirik,

abots ezti, pozgarri bat entzunik...

ai! antxe lotu nintzan

bideari iarraitu eziñik!

 

Ura andaparan

eta, errota zarrak klik eta klak;

eta, errota zarrak klik eta klak.

 

Ura andaparan

ta, abots zoli eder baten doñura,

antxe lotu nintzan bai,

geldi-geldirik...

ai!, ene biotz,

ez iakin zergaitik!

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki