Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

GAUZURTZ BATEN IZENAK ASMATZEN

Eneko Olasagasti

        Eneko Olasagastiren poemak Susa sail honetan bertan agertutako «Eta zergatik ez... Sigrid?» hartan aurki daitezke Solbes eta Setienen poemekin batera. Beste zenbait aldizkaritan ere kolaboratu izan du Olasagastik bere poemekin, baina hau duzu bakarka kaleratzen duen bere lehen poema liburua. «Gauzurtz baten izenak asmatzen» liburu honetan, poemak egunsentian muga duen ilunpean sortzen dira, gauetako bakardadeak diktatutako lerroak baitliren. Poetak ingurumenarekiko duen jarrera isladatzen dute poemok, baina betiere barne-munduari erreferentzi eginez: askotan maitasunaren musuen ferekek bustiak; bestetan gauetako garraztasuna transkribatuz; beti poetikotasunaren zentzu fin batek gidaturik... gauzurtz baten izen ainitzak asmatzen saiatuz.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki