|
PAIXIBO
Joxean Sagastizabal
|
Paixibu, gizakiek sortutako edozer bezala Mundu osoa da, Unibertsoa, gutako bakoitza den laborategiko prozesuetatik igarotzean itsatsi zaion ikutu pertsonalaz. Mundua xelebrea da, non eta noiznahi, eta antzekoak dira oso edozein garaitako gizabanakoen bizipen, amets, desioak. Bizitzaren arragora danetik biltzen da, oinaze eta alegrantzia, zalantza, beldurra, esperantza, nahasketa horretatik erne garelarik. Uretatik irten eta astindu egiten den zakurraren antzera jokatuz gero mila istorio ialgitzen da, eta tanto horietako bat eskuartean duzuen hau da, itxaropenaren argi herabetan blai.
|