Poeta bat hirian
Urso gris handien hegada luzea
negua maitatzen duten
urso grisen karrasi bakartia
ageda
entzun zenuen
ene hguna
... ... ... ... ...
hegazti beti grisak / jira-biraka
bainan, bainan...
/ /
KLOaka inguruan
kloaka inguruan
ibaiaren hur baltzak
gristatzen diren tokian
eguna amitzen hari zen /
ilun
/ Taferna dotoreko /
aire banal bat
aditzera ematen zen
/ gizon bat eta emakume bat
zioazin
marmolezko statua isilkaria
ikusi zenuen banko zurezkoa
hamazazpi urteko neskatil konplizea(k)
zuen
gutun ezaguna irakurtzen hari zen
eta periodiko-saltzailea pasa zen geldiki
hegazti beti grisak
koskatu zuen berriro
itsasoko arroka baltz igartua
geroarte bat entzun zen
Kanada-n ere aspertzen da jendea
mormoratu zuen nehork
Donosti. Adiskidek. Gaua da
eta ertsi dira ateak.
Norbait bere bizitza
kontatzen harida
zenbait lagunen aurrean