Seigarren jolasa
Batista ¿zer du beyak orrela marruaz?
Asarre dago, jauna. Atzo umia saldu geniyon ta...
¿Diru ederrik artuko zenduten beaz?
Poliki xamar artu degu bai...
iPoliki xamar! ¡Poliki xamar! ¿Noiz aoa betian esan bear dezute gauza bat?
Aoa betian, jauna,... ¿erraz al da ezer esaten?
Zubentzat ez beñepiñ. Ta ¿zeñi saldu diozute?
¿Zeñi saldu? Oker esanda zuzenena aitzera emango diot. ¿Badaki Loyolako Anton, Balia deitzen diotena?
Bai ba.
Arren semeari, jauna.
¿Ta jakin leike zenbat diru artu dezuten?
Aguro esango diogu, jauna.
Ori galdetzen dizut zergatik beiñ Errenteriko feriyan, arkitu nitzan idi paria saldu zuben batekiñ, ta galdetu niyon: «¿Idiyak saldu omen dituzu?» «Bai, jauna, bai» erantzun ziran. «¿Ta nola eman dituzu?» «Merke, jauna, merke.» Ta etziran geiago esan. Gero bidian ikusi nuben eroslea idiakin, ta galdetu niyon ere: «¿Gaur egin da tratu ona, e?» «Bai, jauna, bai.» «Pare ederra daramazu.» «Ala, bada, ala.» «¿Ta nola artu dituzu?» «Dirubarekin. Garixti, jauna, garixti» erantzun ziran ojuka, ta ez batak eta ez besteak etziraten esan zenbatian sal-erosi zituzten.
Jolaserako gogua zeukala usteko zuben ta...
Beti kezka.
Guk bada bi ontza t'erdi artu ditugu, jauna.
Ez gutxi ere.
Ume galanta zan ordia.
Ala zan, bai. ¿Badakizu bidian ikusi detala Galburutxinpartategiko gizona?
¿Ikusi du beaz?
Bai; oso galduba dago gizon ori.
Ala dago, bai. Erariyak, jauna, erariyak.
Orduban oker dabill.
Aisa dabili oker. Frankotan ikusten al degu okerka.
Ez da bada okerka aisa ibilduko.
Ez gizarajua, ez. Oraiñ berriro etxetik ateratzen asi da. Len ere egon zan estuturik buruba nastu ta gorputzeko dardarrako aundiyakin, ta pixka bat konpontzen asi zanerako, eman ziyon bere erariari, ta orra ze itxura artu duben berriz.
Ez dakar itxur'onik, ez.
Gezurtatuba nai nuke atera, bañan uste det denbora gutxiko gizona dagola.
Ala diruri.