Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ESKAILERAREN BI ALDEETAN

Amaia Iturbide

Basa-begian gora estrainoek habitatzen duten aldetik

gure irudiak puzzle higatuak

sasi itsuetan nahasten dira

oinei amarratutako soka lohiak

hala nola insekto-hankak

erratz-lorea

hondamendiaren bortxaz

eginiko errautsak

atzendura guztien bartarratsak

zamatu arren

mailaz maila igotzen gara

eskailera erdiraino

non errautsetatik jaiotako hegoak

udaberri-airez puzten hasten diren

sinismen-errainuek zabaldutako urrutira

zortearen untziak bultzatzeko

edo sinpleki hegaldatu asmoz

edo espazio ubeletatik

mezuak batzeko

beti igurikatzen dutenentzat

haruntzago dioten ahoetan

isolamendua

beirazkoa.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki