Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BALIZKO ERROTEN ERRESUMA

Koldo Izagirre

Nire ibaia ez dator itsasora

Nire ibaia ez da ibai

Inoizko ubidea

Kantari ez dakien erretena

Ur mehea dakar baina

Leporaino liartzen nau

 

Nire ibaia ez dator itsasora

Nire ibaia ez da ibai

Erreka auspeztua

Izar bakarreko ispilua

Ez nau hezatzen baina

Busti egiten nau

 

Nire ibaia ez dator itsasora

Nire ibaia ez da ibai

Ezin ditu bi bazter

Lizarrik gabeko errekaldea

Ez dakit nora baina

Eraman egiten nau

 

Nire ibaia ez dator itsasora

Nire ibaia ez da ibai

Egarrianen lotsa

Hodei nekatu baten malura

Ez nau asetzen baina

Ito egiten nau

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki