Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

METXA ESATEN DIOTEN AGIRRETAR BATEN IBILI HERRENAK

Koldo Izagirre

        Hamaika ikusteko ez ezik hamaika harritzeko jaio zen Agirre'tar Nikola Metxa mundu honetara. 1991ean, argia ikusi zuen urtean, halaxe idatzi zuen Joxe Azurmendik: «Zein den Metxa? Nik aurten irakurri dizudan gauzarik politena. Eta aspaldian. Zoragarria benetan. Istorioen asmaketa, narrazioa, estiloa, tipoa bera, situazioak. Gauzak iradoki eta gehiegi ez esan. Fenomenala. Irakurgai bezala eta literatura bezala. Hortxe gabiltza agirretarrak gure komerietan.»

        Agure jaiotzearen abantaila izango da sekula ez zahartzea, oraindik ere bazterrak nahasten eta adin guztietako irakurleak aztoratzen segitzen baitu Metxa gureak. Hona zer idatzi duen 2002an Xabier Izagak: «Seguru asko irakurri dudan freskagarriena (...). Nikola agure erretxinaren oroitzapen zein fabulazioak —berdin dio—, eta ateraldiak, estilo trebez kontatuta, irakurleak momentu barregarriak, goxoak, samurrak, bizi izango ditu. Ederra.»

        Arriskutsua baita Metxa, suak hartuta erraz leher daitekeena, eta arriskutsua da liburu honen irakurketa ere: hasiz gero, literaturaren lilura sortaraz dezake, edo agirretarren malura kutsatu, sendabiderik aurkitu ez zaion gaitza.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki