Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

EZ DUK ERRAZA, KONPAI!

Koldo Izagirre

        Nobela maite baduzu, hona hemen nobela bat.

        Tipikotasuna maite baduzu, ezagutuko dituzu pertsonaia bitxiak.

        Bortiztasuna maite baduzu, irakurriko duzu gordinik.

        Liburu hau maitasunetik dago idatzia, eta hala hartu du Izagirrek egileak oso gutxitan hartzen ausartzen den askatasuna. Ofizialtasun guztietatik urrun, sozialismoaren kinka, borrokaren zaila, autodeterminazioaren gogorra deskribatzen dizkigu lekukotasun konprometitu batean, bere ironia mehe eta zorrotzak objetibo eta kupidabako bihurtzen duela. Egilea bera protagonista bihurturik, «bidaiaren bidaia» proposatzen digu: Habana utzi eta maniguan barrena abiarazten gaitu B. misteriotsu baten bila, garai kolonialetan murgiltzen gaitu, bere osaba aurkeztuko digu, Martiren sekretuaren jakile egingo gaitu, Juan de Begoñaren altxorra aurkituko dugu...

        Kuba daukazu bildua liburu honetan, eta hauxe duzu Kuba menturaz.

        Hizkera zuzen eta aberats batean idatzia, «Ez duk-erraza, konpai!» afro-euskaraz garatzen den abentura zoragarria da.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki