Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK

Koldo Izagirre

        Kartzela: gorputzak usteldu eta espirituak herdoiltzeko sortutako barnetegia. Halakotik ihes egitea omen presoaren zeregin nagusia. Nobela honetako protagonistak, ordea, alderantzizko ihesa egiten du, «libreen mundutik» doa, berak hala nahita, «giltza galdu zen hartara».

        Logika hankaz gora ipintzen duen ekintza horrekin hasten du Koldo Izagirrek nobela ausart, mamitsu eta zirikatzaile hau, eta pasadizo harrigarri bezain hunkigarritan garatuko du gero, askotan garratz eta tarteka gozo.

        Protagonista, Agirre'tar Nikola miliziano zaharra, ez da espetxeko patioan azaldu «eguzkia marratan hartzeko», baizik eta arau gutziak, baita presoenak ere, iraultzeko... Paradoxa batean oinarritutako fikzioa, mezu anitzeko metafora, nobela hau bizi-pozaren laudorio bat da funtsean, preso manugaitzaren ahotik jasoko dugun testu eder, trinko eta lotsagabe batean.

        Agirre zaharrak, preso bolondresa izanagatik, presondegi guztiak apurtu nahi lituzke. Baita hizkuntzarena ere. Transgresioa praktikatuz, hizkera subertsibo bat irakasten digu egileak. Eta honi esker, errealitatea gainditu eta egiaren magia dugu dastatzen.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki