Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

PERNANDO AMEZKETARRA

Gregorio Muxika

Zakurraren muturra

 

 

        Bein batean, Pernando amezketarra bazijoan ba bide batean barrena, ta gizon ondo jantzi bat, orain baskuentzez kaballero deitzen dan oietako bat, bere zakurrarekin arkitu zuan.

        Alderatu zanean, gizonak ez zion zaunkik egin; zakurrak ere ezer esan ez. Au da, ez batak eta ez besteak ez zioten egun onik eman.

        Baña zakurra alderatu zitzaion, braka zarrak usaindu zituen eta atzeko anka altxatzen asi zan.

        Orduan, Pernando'k zakurra uxiatu zuen esanaz:

        —Ua emendik, nagusiyaren mutur orrekin.

        Ordurarte ixilik egon bazan, jaun arrek bazuen orduantxe zer esana. Arren abotik Pilatos'en abotik baño zitalkeri zorrotz, min latzagoak atera ziran.

        Ez ori bakarrik; andik egun gutxira, epaikari aurrera (juezetara) deitu zuen Pernando.

        Baxo-erdi bat erateko garaia izango zan aldera, epaikariaren aurrean bildu ziranean, kaballero-izeneko ura bere zakurrarekin, eta Pernando txakur txiki bat ere gabe.

        Bereala beren auziari eraso zioten.

        Jaunak:

        —Gizon onek, orain egun gutxi iseka (burla) egin zidan.

        Pernando'k:

        —Ez da egia.

        Epaikariak:

- .        —¡Tilin!  ¡Tilin!    ¡Tilin!

;        Jaunak berriro:

        —Gizon onek iraindu egin ninduen.

        Pernando'k:

        —Ez. da egia.

        Epaikariak:

        — ¡Tilin!  ¡ Tilin!    ¡Tiliñ!

        Azkenik, jaunak

        —Gizon onek esan zidan, zakurrak nere muturra zuela.

        Pernando'k:

        —Ori bai dala egia.

        Epaikariak:

        —¿Eta iraindu ez zenuela diozu ?

        —¿Nola ordea?

        —Ara epaikari jauna: ¿zakur au, norena da?

        —Nagusiarena.

        —¿Eta zakur onen muturra?

        —Nagusiarena.

        —-Ori da ba nik esan nuena. Zakurrak nagusiaren muturra zuela:

        Guziak mututu ziran, ori entzun zutenean; eta, orra; nola, Pernando amezketarrak auzia irabazi zuen.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki