Eguneroko bizitza arrunt eta apalak badu bere xarma, eta bertan datza, ezkutaturik askotan, zorionaren hazia.
PATXI EZKIAGA, gure arteko idazlerik jorienetakoak, umorez eta bizi-pozaz beteriko kontakizun hauetan nolabait eguneroko bizitzaren goralpena eskaintzen digu, bietan haria garatzeko egoerak honen ezberdinak izan arren.
Idazkera arin eta aberatsak berehala bultzatuko gaitu historiaren uretan sar gaitezen, eta irribarrea batzuetan, zirrara besteetan, edertasun estetikoa barneratzeko lagungarri gertatuko zaizkigu Lastozko Txapela eta Ihizko Txano kontakizunetan.