Ihizko txano
Orain dela une asko, eta urruneko lurralde batean, oso gizon aberats bat bizi zen. Baso izugarri baten erdian zegoen bere jauregia, mota askotako zuhaitzez eta lorez inguratuta: gaztainondo, pago, haritz, lizar, urki eta sahats. Eta horrenbeste eta horren oparoak izanik, abere askorentzako adin jan sortzen zen jauregi inguruko basoan. Horregatik ez zen batere arraroa urtxintxak zuhaitz batetik bestera jauzika edota lurreko belarrean ezkurrak eta gaztainak j aten ikustea. Gainera, orain udazkena zenez, inoiz baino aukera handiagoa zeukaten basoko animaliek nahi bezainbat jateko eta negurako beharko zutena pilatzeko.
Basoaren ertzetan bazen nonbait laku eder eta sakona; baina horren urruti zegoenez, etxekoak ez ziren sekulan santan hara joaten. Gizon aberatsak ez men kexatzeko arrazoi haundirik, ez. Luxoz eta morroiez inguratuta bizi zen, baina janaririk finenak, edaririk gozagarrienak eta jantzirik erosoenak asko atsegin bazituen ere, berak ez men hori gogokoen. Oraintxe, supazterreko txingarrei begira zegoela, antzinako egunak zituen gogoan...
Bera eskoziarra izanik, nola ahantzi bere herria eta aldameneko Ingalaterrako mugetan egindako borroka latza... Bere herriaren mendetako ospea eta boterea maldan behera zihoazen une haietan, nahiz eta ingelesen aurkako gerla basatian egon, orduantxe bai sentitzen zela munduko gizonik zoriontsuena. Jauregiko j aun gaztea zen, eta emaztea eta hiru alaba zeuzkan jauregian gerla bukatzen zenerako bere zain. Gero... Malko izutia agertu zen Buchanan zaharraren begietan gerokoa gogoratzean. Bukatu berria zeukaten eguneko borroka eta, orain bezala, ostatuko suaren ondoan zegoen beste zenbait lagunekin egun elurtsu hartan jasandako hotzetik berotzen. Oraindik garbi-garbi gogoratzen men ostatuko atetik sartu zen mezularia. Kartoizko hoditxo batean sartuta zekarren mezua: «Jane hilzorian...». Etxera iritsi zenerako hilik aurkitu men emazte gaztea. Hiru haur utzi zizkion: hiru neskato argi eta gozo. Beraiei eman zitzaien Buchanan jauna...