Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

SAGARDOAREN GRAZIYA II

Ramon Artola

Norteko Polorako joanera

 

Norteko Polok punta nun zuben

billatzen nairik saiatu,

ontzi belako aundi batian

giñan joaten abiyatu;

eta giñanak arriskuzko

joanera aietan fiyatu,

bale aundi bat genduben lotan

itxas erdiyan billatu,

eta ontziya bera jotzeaz

ga±ean zan enkallatu.

 

Elurra ari zuben, geundela

an otzak eta beldurrak;

gure ontziyan etziran egin

onetaz pilla makurrak;

txit gorde ziran soka ta belak,

burniyak eta egurrak,

bakar-bakarrik utzi zituben

estali gabe elurrak,

beren bandera zabaldubakin

ontziko arbol-muturrak.

 

Orduban zan an agertu ontzi

gerrako bat txit aundiya,

ta sinisturik gazteluren bat

zala gu geunden tokiya,

ikusitzeaz banderatuba

mendi zuri aren goya,

bolbora utsez kargaturikan

aurrean zuben kañoya,

bund!, tira zuben agurtzat,

gure aldera zanean iya.

 

Bunbatako ark esnaturikan

alper tzar lotan zeguena,

ikaratu ta lasterka asi

zan uzten leku zubena;

ta zalapartan sartzearekin

bat ura urtan barrena,

guretzat ere kendu zan traba

azpiyan genekarrena,

eta segitu genduben gure

lengo bidean barrena.

 

Lapur jigante aundiyak ziran

alde aietan ugari,

ta batek zion bere zarpakin

eldu gure ontziyari;

ta beragana naian tiraka

zala legorretik ari,

aizkorazo bat emanik beso

berrogei kanakoari,

autsi genion eta segitu

geren lengo bideari.

 

Iritxi gi±an denboran polo

punta-puntarañon iya,

ez atzera ta ez aurrera zan

gelditu gure ontziya;

itxaso arrek etziruriyen

ura, ezpazan arriya;

aurrera joan nai ta ezin pasa,

ai!, ango gure larriya,

iñor an pasa etzedin zegoen

jelaz barrera jarriya.

 

Andikan oso urruti baitzan

arkituko eguzkiya,

bere dizdira urrezturikan

etzan nabaitutzen iya;

egun guziyan etzan ikusten

ordu beteko argiya,

iruri zuben alkar ikutzen

zeudela bea ta goya,

ta gaberdiyan eskutan artu

zerikela eguzkiya.

 

Andikan jira giñan Txinako

ondoko erri batera,

eta an ziran nere lagunak

pozez ontzitik atera;

nik ere nere uste osoan

salta nuben legorrera,

bañan non salto arretan anka

botako nuben lurrera,

erori nitzan txilipurdika

nere oiaren aurrera.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki