10
New Yorkek ez zeukan imajinatu zuenarekin zerikusirik. Uste baino askoz ere ederragoa zen. Central Parkeko zelaiak, portuko joan-etorri etengabeak. Baina, batez ere, harrizko eraikin haiek. Mundu oso bat zegoen uharte haren barman. Zamaketari bilatu zuen lana hango portuan ere, eta lehen soldatarekin, petatean ekarri ez zuen bizarra egiteko brotxa erosteaz gain, gela bat hartu zuen alokairuan hiriaren hegoaldean, moiletatik gertu.
Izena?
Olivier Legrand.
Ehun eta hamalaugarren gela emango dizut.
Harrigarria. Ehun eta hamalaugarren gela. Hiru solairu eta hamabi gela baino ez zituen ostatu hark, baina hala ere, ez zegoen ehun eta batgarrena baino zenbaki txikiagorik. Hiriaren handitasuna kutsakorra zen, nonbait.
Ehun eta hamalaugarren gelatik moilak ikusten zituen. Bertatik ikusi zuen, egunez egun, Askatasun Anderearen xaflak nola joan ziren bata besteari lotzen; Eiffelek prestatutako barne egitura nola zihoan hazten eta hazten. Koroa jarri zioten egunean hunkitu egin zen apur bat. «Nire ohea, nire sehaska izan zen horrek estaltzen ditik orain emakume horren ametsak», pentsatu zuen. Gonbitoa eta arratoiak. Zaila iruditu zitzaion bizitzan ezer garrantzitsuagorik egitea. Lasai hil zitekeen.
Eta hala ere, hil aurretik emakume bat ezagutu eta harekin ezkondu zen. Marie Ann.
Hil ez, baina urteen buruan medikutara gero eta sarriago joaten hasi zen Olivier. Kontua da ez zuela Olivierrek denbora askorik behar izan konturatzeko gauzak antzekoak zirela ozeanoaren alde bietan. Batzuetan Manurekin gogoratzen zen, ekonomatoko kantinan hartzen zituzten demi-bier haiekin. Ez zion sekula idatzi.
Olivierren bizkarra gero eta okertuago zegoen. Zenbateraino okertuta? Komediantearen bastoiaren heldulekua jar dezagun eredu. Dezente, bai. Batek baino gehiagok iseka egi ten zion horregatik. Marie Ann, bere emaztearen masaje eta igurtziek mina arintzen zioten, baina bere itxura egunetik egunera desatseginagoa zen.
Arrain kutxa gehiegi garraiatu dituk!
Erretiroa hartzak!
Hau frantsesa duk eta, ez zian ba Nôtre Damen lan egingo, harako beste konkordunarekin besoz beso! Kar, kar, kar!
1886ko urriaren 28an inauguratu zuen estatua ofizialki Grover Cleveland presidenteak. Estatuaren ideia izan zuen FrÚderic Auguste Bartholdi eskulturagileak bere bizitzako hogeita bat urte eman zituen egitasmoa aurrera atera nahian. Hasieran, bere ama erabili omen zuen modelo. Baina ama adinekoa izaki, nekatu egiten zitzaion beti zutik egoteaz, eta azkenean, neskameak hartu behar izan zuen amaren lekua. FrÚderic Auguste Bartholdi maitemindu egin zen neskameaz, eta baita harekin ezkondu ere.
Neskame bat zen beraz askatasunaren irudia. Paradoxa polita paradoxa bildumatzaileentzat.
Bazen elezahar bat ere ziotna, Rouenen bisitan izan zen batean, leihoak eta errezelak itxita zeramatzan zalgurdi batetik gona zimurtuta eta ilea trakets eta banatuta, mantelina eta guz ti emazte bat irteten ikusi eta Lady Libertyren aurpegia osatzeko Bartholdik haren hazpegi lizunen gomuta abiapuntutzat hartu zuela. Baina ezin halakorik inolaz ere egiaztatu: kasualitate handiegia litzateke, inondik ere, Bartholdl eta Emma Bovary andreak leku eta denboraren geruza berean topo egitea.
Marie Ann, Olivierren emaztea, bi aldiz geratu zen haurdun, baina galdu egin zituen bi umeak. Horrek ez zion Olivierren konkorrari askorik laguntzen. Mundua gainean era man behar izateaz gain, nasciturus geratu ziren haien arimak ere berak eraman behar zituela zirudien. Eskerrak Marie Ann eta bera elkarren oso lagun ziren oraindik. Marie Ann dena zen beretzat. Eguna gau bihurtzen zenean gure pentsamenduak norenganantz doazen, horixe da benetan bizitza honetan norbait maite dugun jakiteko erarik fidagarriena. Eta Olivierrek ez zuen zaldiz tiratutako zalgurdi lizunen beharrik malte zuenarengana iristeko: garbi zeukan Marie Ann zela bere bizitzako emakumea. Central Parken ezagutu zuen, euri zaparrada baten azpian. Denak lasterka babes bila zihoazenean, Marie Ann zen presaka ibiltzeari uko egiten zion bakarra. Horregatik ibili zuten xendra hura elkarrekin. Olivier konkordunak ere ezin izaten zuen laster askorik egin.
Bustitzea gustuko duzu, orduan?
Ez, baina presaka ibiltzea gutxiago. Aukeratu beharra dago bizitza honetan.
Aukerak eta bazterrak. Bizitza honetan.
Ilea lehortzeko egin zuen keinu hark maitemindu zuen hezur muinetaraino. Horrela dira gauzak. Nahiko xinpleak. Keinu bat ikusten dugu eta esaten diogu geure buruari, aise biziko nintzateke keinu horren barruan, argi zerrenda bat badu, bisturi batek lanpara baten azpian egiten duenaren antzekoa. Auskalo nora ez ote nukeen ihes egingo keinu horretatik barrena, zirrikitu horretan sarturik. Hori da maitasuna. Hori eta, eguna gau bihurtzen hasten denean, pertsona batengana buruak alde egitea, zaldiz tiratuta edo oinez, baina harengana ihesi.
Lady Liberty askatasunaren sinbolotzat hartu zuen zenbait jendek, bitarte hartan. Baina hiri hartan inork ez zekiena zen bere neskamearekin larrutan egin eta neskame haren keinuak maitatzen ikasi zuen Bartholdik berak ere ez Olivier Legranden ohea izan zenak estaltzen zituela andere±o haren ametsak.
Gertatu behar zuen noizbait. Egun batez, ezin izan zuen gehiago: lehertu egin zen Olivier.
Askatasunaren Estatuaren koroaren barruan etorri ninduan ni zuen herri alu honetara, ergelak! Horregatik diat konkor hau bizkarrean! Errespetu pixka bat, alaiaina!
Lankideen barreak eta txantxak biderkatu besterik ez zituen egin aitorpen horrek. Olivierrek hustasun handi bat sentitu zuen barruan, lurrarekin berdindu beharko zuen hus tasun bat, animua amildu ez zedin bere barruan bizi ziren meatzari ±imi±oen gainera.