|
AUSKALO, LUK
Luis Haranburu Altuna
|
Luk Otamendi, liburu honetako protagonista, konstruktore ospetsu, aberats eta sibarita da, plazer-mota guztietan aditua. Garai honetako garaile bete-betea dirudi, triunfadore bat. Eta, hala ere, bestelako irudia ateratzen da bere jarduna eta bere seme Xuren kontrapuntua aditu ahala: Luken bizimoduko geruzetan arakatu eta sakontzen hasiz gero, bere burua engainatzen dabilen gizajo bat aurkituko dugu azal distiratsuaren azpian, abenturak amaitu diren mende bukaera honetako antiheroi modernoa.
|