EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias


Albisteak

Ikusi baita ere Donostia.Gaur albiste buletina
Ohean antzezlana Antzoki Zaharrean
2008-08-29 / 10:00
Ohean antzezlana Antzoki Zaharrean Maskarada taldeak Ohean antzezlana aurkeztuko du irailaren 2an eta 3an, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Carlos Panerak zuzendu du obra, Unai Elorriagak egin du Julio Rojasen testuaren moldaketa eta euskararako itzulpena, eta Aitor Beltran eta Matxalen de Pedro aktoreek jokatuko dute antzezlana. Taberna batean elkar ezagutu eta handik ordu batzuetara, gizon batek eta emakume batek gela hartzen dute. Gehiago irakurri...
San Agustin jaia Artikutzan
2008-08-28 / 10:05
San Agustin jaia Artikutzan Aspaldiko ohiturari jarraituz, gaur, abuztuak 28, San Agustin eguna, egingo da Artikutzako jaia. Hori dela eta, denontzat zabalik egongo da urtean zehar sarrera mugatua duen etxaldeko atea. Egitarauan herri kirolak, pilota partida, bertso saioa eta erromeria izango dira. Horrez gain, aurreko urteetan bezala, izango da egarria eta gosea bertako produktuekin berdintzeko modua. Gehiago irakurri...
Euskal dantzak Konstituzio plazan: Trebeska
2008-08-12 / 14:54
Euskal dantzak Konstituzio plazan: Trebeska Trebeska dantza taldeak euskal dantzen erakustaldia egingo du abuztuaren 16an, 20:00etan, Konstituzio plazan. Donostiako Aste Nagusia 2008 egitarauaren barruan euskal dantzak izango dira egunero Konstituzio plazan, 20:00etan: abuztuaren 11n Eskola, abuztuaren 12an Gero-Axular, abuztuaren 13an Goizaldi, abuztuaren 14an Kresala, eta abuztuaren 16an Trebeska. Gehiago irakurri...
Erromeria: Erdizka lauetan
2008-08-12 / 11:47
Erromeria: Erdizka lauetan Abuztuaren 15ean, 23:30ean, erromeria izango da Konstituzio plazan, Erdizka lauetan taldeak gidatua. Donostiako Aste Nagusia 2008 egitarauaren barruan antolatu da ekitaldia, Kutxaren babesarekin. Erdizka lauetan taldearekin euskal dantza errazak ikasteko aukera izango du erromeriara hurbiltzen denak. Dantza maisuak pausoak irakatsiko dizkie poliki-poliki dantzari guztiei. Gehiago irakurri...
Egan taldea Pasealeku Berrian
2008-08-12 / 10:55
Egan taldea Pasealeku Berrian Egan taldeak Pasealeku Berrian joko du abuztuaren 14an, 00:00etan, 2008ko Donostiako Aste Nagusiaren egitarauaren barruan. Aste Nagusia irauten duen bitartean egunero izango da berbena euskal talde batekin Pasealeku Berrian: abuztuaren 9an Norekin dantza taldearekin; 10ean Lisker; 11n Beste Bat; 12an Laiotz; 13an Joselu anaiak; 14an Egan; eta 15ean Drindots taldearekin. Gehiago irakurri...
Ken Zazpi. Euskal rocka Saguesen
2008-08-12 / 10:19
Ken Zazpi. Euskal rocka Saguesen Ken Zazpi, euskal rock taldeak, Saguesen joko du asteazkenean, abuztuak 13an, gaueko 23:45ean. Kontzertua Aste Nagusiaren egitarauaren barruan antolatu da Amstelen babesarekin. Ken Zazpi taldearen proiektua Gernikan jaio zen 1996ko udazkenean, baina 2000. urtean hasi ziren serio lanean, beren lehen maketa grabatu zutenean, hain zuzen ere. Gehiago irakurri...
Aste Nagusian bertsoak egunero
2008-08-11 / 10:59
Aste Nagusian bertsoak egunero Astelehenetik ostiralera bertso saio bat izango da egunero Aste Nagusian zehar Easo plazan, eguerdiko 12:30ean. Abuztuaren 11n Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Iker Alustiza, Andoni Egaña; 12an Maialen Lujanbio, Unai Muñoa, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga; 13an Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya, Anjel Mari Peñagarikano; 14an Manex Mujika, Iratxe Ibarra, Sebastian Lizaso, Joxe Agirre; 15ean Imanol Lazkano, Iker Osa, Igor Elortza, Amaia Agirre. Gehiago irakurri...
Erromeria: Kupela taldearekin
2008-08-08 / 10:34
Erromeria: Kupela taldearekin Astelehenean, abuztuak 11, 23:30ean, erromeria izango da Konstituzio plazan Kupela talde alaiarekin. Erromeria giroko talde ezagunenetako bat da Kupela, zuzenean zein diskotan ("Pagotxa", Elkar 2008, eta "Gau Giro", Elkar 2006) nortasun eta bizitasun berezia erakutsi duena. Kupela taldea Angel Larrañagak, Xabier Alberdi Zabale trikitilariak eta Juan Ezenarro Berastegi perkusionistak osatzen dute. Gehiago irakurri...
Pailazoen Martingalak
2008-08-07 / 14:54
Pailazoen Martingalak Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Martingala ikuskizuna eskainiko dute igandean, abuztuak 10, 17:30ean, Konstituzio plazan, Donostiako 2008ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan. Babeslea: Kutxa. Montxo eta Joselontxo pailazo bihurriek hainbat martingala sortuko dituzte Gari nahastu eta haserretzeko. Baina Gari oso azkarra da eta, haurren laguntzarekin, beti aterako da garaile. Gehiago irakurri...
Hemen da Aste Nagusia
2008-08-07 / 13:08
Hemen da Aste Nagusia Abuztuaren 9an, larunbatean, hasiko da 2008ko Donostiako Aste Nagusia, arratsaldeko 19:00etan Alderdi Ederra dardararaziko duen Kanoi tiroarekin. Aurten Bruesako jokalariek joko dute Artillero pieza. Jarraian, 19:30ean, Los Incansables eta Los Pasai txarangak ibiliko dira Parte Zaharrean eta Erdialdean. Eta, ondoren, Konstituzio plazan, XXXI. Txistulari alardea izango da, Aste Nagusiko ekitaldi maitatuenetako bat donostiarrentzat. Gehiago irakurri...

Aurreko albisteak