EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   



HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Ereduzko prosa gaur

Ereduzko prosa gaur

2003-11-20 / 09:27

Ibon Sarasola euskaltzainak Ereduzko prosa gaur aplikazio informatikoa aurkeztu zuen joan den asteazkenean, eguerdiko hamabietan, Donostiako Udaletxean.

Interneten, denen eskura, jarriko den aplikazio informatiko honetan gaur egungo euskarazko ereduzko prosaren corpusa bildu da, eta bilaketak eta kontsultak egin ahal izango dira corpus honetan programa informatiko ahaltsu baten bidez.

Aurkezpen ekitaldia eta irudiak

C:\0 Nire gauzak\Irudiak\0 EuskarazNet-erako\Albisteak\EreduzkoProsa.jpg

Odon Elorza, Donostiako alkateak, Lander Sarasola, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako kanpuseko errektoreordeak, Ramon Etxezarreta, Donostiako Euskararen Udal Patronatuko lehendakariordeak, eta Juan Jose Larrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordeak esan dituzte hasierako hitzak eta goraipatu egin dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzaren eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren lankidetza.

Lehendik datorren lankidetza honen emaitza da gaur aurkeztu den Ereduzko prosa gaur egitasmoa eta aurrera begira izango ditu ere emaitza gehiago. Horien artean, orain osatu den lau milioitik gorako hitzez osatutako corpusa datozen urteetako ekarpenekin eguneratzea.



Ereduzko 87 liburuen edukia

Ereduzko prosa gaur egitasmoa testau biluzketa bat da, 1998-2002 urteetako 87 prosa liburu ereduzkoren bitartez egina. Guztira milioka hitz, eta esapide kontstudun biltzen ditu, erabiltzaileak bizpahiru segundotan, pantailan nahiz paperean, eskura ditzakeenak.

Ereduzko prosa gaur egitasmoaren helburua bikoitza da.

a) Alde batetik, helburu praktikoa du: gaur egungo idazleei eta euskaraz idazten duten guztiei, beren duda-mudak askatzeko eta hitz forma egokienak, esapide aukerakoenak edo joskera zuzenenak hautatzeko orduan, oraingo idazle ereduzkoek eskaintzen dizkieten irtenbideen berri ematea. Hemen du euskal idazleak eta euskaraz idazten duen orok askotan faltan eman duen tresna eraginkor bat.

b) Bestetik, badu ikerketa helburua ere: egungo euskararen zer-nolakoak aztertu nahi dituenari lanabes ahaltsua esakaintzea. Ereduzko prosa gaur ez da hiztegi bat, ez gramatika lan bat; baina hiztegiaren edo gramatikaren alorretan azterketa jakin bat egin nahi duen ikerlariari, era egituratuan eta erabilerrazean eskuratzen dizkio behar dituen datuak.

Ereduzko prosa gaur Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak egin du Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean. Proiektuaren babesle Donostiako Udala da Euskararen Udal Patronatuaren bidez.

Proiektua, nolanahi ere, ez da orain arteko jarduean ahitzen, eta behategi moduko bat bihurtuko da, urtez urte euskal produkzioaren nolakotasunaren eta bilakabidearen berri emango duena, eta egungo euskal prosa ereduzkoaren gero eta erakusgarri zabalagoa eskainiko duena aztergai.

Larunbatetik aurrera, EHUko Euskara Errektoreordetzaren eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren webguneetan egongo da erabilgarri:

http://www.ehu.es/euskara-orria (kontsultagune atalean)

eta

http://www.euskaraz.net