Kepa Junkera txikitilari bizkaitarrak kontzertua emango du gaur, 20:00etan Kursaal Auditorioan. Musikariak 2006ean argitaratu zuen Hiri (Elkar) azken laneko abestiak eta aurreko lanetakoak eskainiko dizkie emanaldia entzutera gerturatzen direnei. "Hiri diskoak hirien oroitzapena, oihartzuna eta ametsa dakarkigu: hiriko irudiak, sentsazioak eta historiak berreskuratzen ditu."
Ikusi Kepa Junkera YouTuben: Hiri