EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Bertso afaria Lizaso eta Gaztelumendirekin

Bertso afaria Lizaso eta Gaztelumendirekin

2012-03-19 / 14:44

Parte Zaharreko Euskal Gastronomia Anaiartean bertso afaria antolatu dute ostiralerako, martxoak 23, 21:00etan. Sebastian Lizaso azpeitiarra eta Beñat Gaztelumendi donostiarra ariko dira nor baino nor mahaian.

Lizaso-beñat.jpg

Aukera ona bi bertsolari handi horiek aurrez aurre ikusteko afalostean, ez baita mota honetako saio asko antolatzen Donostiako Parte Zaharrean, ez behintzat edonori zuzenduta.

Bertso afaria:
Bertsolariak: Lizaso eta Gaztelumendi
Euskal Gastronomia Anaiartean, martxoaren 23an, 21:00etan
Prezioa: 36€

Informazioa eta izen-ematea