|
Denbora bateko zinema paperak
1954-1961
Koldo Mitxelena
Koldo Mitxelena Elissalt (Errenteria, 1915 – Donostia, 1987). Hizkuntzalari eta idazlea. Lanean ari zela egin zuen batxilergoa. Gerra Zibilean gudari ibili zen, eta Santoñan hartu zuten preso. Hiltzera kondenatua, zortzi urte egin zituen kartzelan eta han hasi zen Filosofia eta Letrak ikasten, hizkuntza klasikoak eta modernoak. 1954an Euskaltzain Oso izendatu zuten. Sorbona, Salamanca eta Euskal Herriko Unibertsitateetan irakasle jardun zuen. Euskararen historiak ezinbesteko erreferentzia du bai ikerlari gisa, bai hizkuntza batasunaren eragile moduan ere. Doctor Honoris Causa Bordeleko eta Bartzelonako unibertsitateetan, Menéndez Pidal eta Ossian sariak jaso zituen.
Hemen biltzen diren testuak Egan aldizkarian agertu ziren 1954-1961 urte bitartean. Garai hartan Koldo Mitxelenak zinema kritika egiten zuen aldizkari hartan.
|
Bertan azaltzen dira zinemari buruzko bere iritziak, baina ez hori bakarrik, prosa eder eredugarriz dotore adierazita daude orduko eta betiko gizarte gaiak, gure herrikoak eta kanpokoak, umorez batzuetan, ironia erabiliz, hunkitzerainoko sentimenduz bestetzuetan, haserre ere bai inoiz…
Koldo Mitxelena ezagutzeko, euskaraz eta prosaz gozatzeko eta zinemaren bidez orduko gizarteaz jabetzeko ezinbesteko liburua.
“Niri dagokidanez, ez da beharbada alferrik esana izango zinemazalea izan naizela beti, “comme ce n’est pas permis”, lehoi koxkor baten orro isilak barrengo ilunpetarik kanpoko argitara tximistak egiten bidali ninduenez gero, izu eta ikara”.
|
|
| |
 |
 |
|