IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Euskararen erabilpena normalizatzeko arauak »  Bigarren kapitulua

Bigarren kapitulua

Euskararen erabilpena normalizatzeko arauak

Bigarren Kapitulua

Euskararen erabilera
Udalaren barne
funtzionamenduan.






5. artikulua

Udalarekiko harremanak euskara hutsez ziurtatzea

Hiritarrek Udalarekin beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean jardun dezaketenez, Udalarekin harremana euskara hutsean eduki nahi izan dezaten hiritarren aukera bermatzeko neurri egokiak hartuko ditu Udalak; horietan lehena, aukera hori egin dezan hiritar multzoa identifikatzea izango delarik. Udalarekiko harremanean euskara hutsean zuzenduko zaie Donostiako Udala.

6. artikulua

Laneko hizkuntza

4. eta 5. artikuluetan aitortutako eskubideak benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen beharrezko diren neurriak hartuko ditu Udalak. Hortaz, hiritarren zerbitzurako hizkuntza ez ezik laneko hizkuntza ere izango da euskara Donostiako Udalean, Ordenantza honetan xedatutakoaren arabera.

7. artikulua

Enplegatuak euskalduntzea

Aurreko Artikuluetan jasotakoa betetzeko xedez, udal enplegatuak euskalduntzeko neurri egokiak hartuko ditu Donostiako Udalak, euskararen erabilera eta normalizazioari eta Euskal Komunitate Autonomoko Administrazio Publikoetako hizkuntz plangintzari dagozkien 250/86 eta 224/89 Dekretuetan aurreikusitakoa betetzeko egiten den egitarauaren arabera.

8. artikulua

Harreman elebidunak ziurtatzea

Donostiako Udalak, Euskal Komunitate Autonomoko Administrazio Publikoetako Euskararen erabilera eta normalizazioari buruzko 250/1986 Dekretuaren 13. artikuluan eta 12. artikuluaren 4. atalean xedatutakoaren arabera, bere buruari ezartzen dio aipaturiko 12. artikuluan aipatzen diren 5 xedeetatik laugarrena betetzea; horretarako, Gizarte-izaerako eta izaera Orokorreko Zerbitzu eta Unitateak gaituko ditu erabat bi hizkuntzetan funtziona dezaten, udal zerbitzu guztietan hiritarrari harreman elebidunak ziurtatzeaz gain.

9. artikulua

Langileen euskalduntze plangintza

Aurreko artikuluan ezarritako xedea betetzearren, Udalak, urtero eta udal langileen ordezkarien lankidetzaz, langileriaren euskalduntze plana onartuko du.

10. artikulua

Lanpostuak betetzeko prozedurak

1.- Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa duten lanpostuak.

1. Funtzionario izaera nahiz behin betirako izaera laborala duten Lanpostuak betetzeko prozeduretan, deia egiterakoan hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa dutenean, aipatu hizkuntza-eskakizuna lehiaketa edo lehiaketa-oposiziora pasatzeko onartua izateko baldintza bezala betetzea exijitu ahal izango da, deiaren oinarri-arauetan ezar dadinari jarraiki, edo funtzionario izatera iritsi aurretiko -edota, hala egokituko balitz, behin-betiko kontratua eskuratu aurretiko- gaitze-ikastaro eta praktika-aldi baten buruan.

Gaitze-ikastaroak eta praktika-aldiak bat eginda, nolanahi ere, ez dute 18 hilabetetatik gora iraungo.

2.- Hizkuntza eskakizuna gaitze-ikastaroen buruan egiaztatzea

2. Hizkuntza-eskakizuna gaitze-ikastaro eta praktika-aldi baten buruan egiaztatu behar den kasuetan, aurrez, hautatze frogen bidez. lanpostua betetzeko exijitutako hizkuntza-eskakizuna baino bi maila beheragokoa egiaztatu beharko da. Eskakizuna 1. edo 2.a denean, hautaketa-probetan euskara merezimendu bezala baloratuko da.

3.- Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa ez duten lanpostuak

3. Deia egiterakoan hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez duten lanpostu haiek betetzeko prozeduretan, lanpostuaren izaera edota kontratazio denboraldia edozein izanik ere, euskara froga bat egingo da, zeinak, lanpostuaren hizkuntza-eskakizunaren arabera, hautagaiek duten euskara ezagutza merezimendu bezala baloratuko duen.

Merezimendu-balioaren heinekoa, gainontzeko hautatze-prozeduran lor daitekeen gehienezko puntuazioaren araberakoa izango da, jarraian datorren taulan finkatzen denari jarraiki:

1. hizkuntza-eskakizuna: %5
2. hizkuntza-eskakizuna: %10
3. hizkuntza-eskakizuna: %15
4. hizkuntza-eskakizuna: %20


4.- Barne sustapena

4. Aurreko xedapen guztiak aplikagarri izango dira titulazio nagusiagoko taldeetara iristeko barne-promozioko prozeduretan.

3.- Azterketen ardura

5 . Lanpostuak betetzeko prozedura guztietan, Udalak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari eskatuko dio euskara azterketak prestatu, egin eta zuzen ditzan.

11. artikulua

Agiriak inskribatzea

Udaletxera sartzen diren edo bertatik ateratzen diren agiriak, idatzita dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan inskribatuko dira Udal Erregistroan, 10/82 azaroaren 24ko Oinarri Legeko 7. artikuluan xedatutakoarekin bat.

12. artikulua

Agiriak inskribatzea

Udalaren bando. buletin, araudi, ordenantza eta ebazpenak oro bi hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira, Ordenantza hauetako 20 artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

13. artikulua

Euskarazko agirien balio ofiziala

Euskara ere, gaztelania bezala, hizkuntza ofiziala denez, euskaraz idatzitako erabaki, jakinerazpen, xedapen, ziurtagiri eta gainerako agiri guztiek balio ofiziala dute.

14. artikulua

Euskarak lehentasuna

Indarrean dagoen araudiaren arabera mezua derrigor bi hizkuntza ofizialetan eman behar den kasuetan euskarazkoa lehenetsiko da.

15. artikulua

Aktak

Aktak Udaleko Batzorde Informatiboen, Gobernu Batzordearen eta Plenoaren eta Erakunde Autonomoen antzeko organoen bilkuretako akten testu orijinalak bileretan erabili den hizkuntza ofizialean idatziko dira.

16. artikulua

Euskara lan-hizkuntza

Udaleko organo guztiek dute -informatiboek nahiz exekutiboek- beren ohizko lan-hizkuntzatzat euskara aukeratzeko eskubidea. Erabaki hori hartzen duten organoen bilerak sistematikoki euskaraz egingo dira, eta euskaraz ez dakiten partaideentzat aldibereko itzulpen zerbitzua emango da. Era berean, organo horien aktak, gutunak, jakinarazpenak eta agiriak oro euskaraz idatziko dira. beharrezko den kasuetan gaztelerara itzultzearen kalterik gabe.

17. artikulua

Bilkuretako deialdiak

Udaleko organo informatiboen eta exekutiboen bilkuretako deialdi guztiak bi hizkuntza ofizialetan idatziko dira, ohizko lan hizkuntzatzat euskara aukeratzen duten organoen bilera-deialdiak ezik, hauek euskara hutsean idatziko baitira, gaztelaniazko itzulpena eskatzen duten partaideei bakarrik igorriko zaielarik.

18. artikulua

Komunikabideekiko harremanak

Komunikabideetan argitaratzen diren iragarkiak bi hizkuntza ofizialetan emango dira ezagutzera, euskarazko mezua lehenetsiko delarik. Era berean, komunikabideetara bidaltzen diren ohar, abisu. eta informazioak ere euskaraz eta gaztelaniaz igorriko dira, eta informazio horien berri bi hizkuntzetan eman dezaten eskatuko zaie komunikabideei. Guzti hori, 20.5 artikuluan xedatuaren kalterik gabe.

19. artikulua

Inprimakiak eta zigiluak

Udalak eta bere menpeko organismoek erabiltzen dituzten inprimaki guztiak euskaraz eta gaztelaniaz idatzita inprimatuko dira, bi hizkuntza ofizialetariko bat edozeinetan betetzeko moduan.

Halaber, Udalaren eta bere menpeko organismoen zigilu guztiak, nahiz barne-funtzionamendukoak naiz proiekzio publikoa duten agirietan estanpatzekoak, bi hizkuntza ofizialetan idatziko dira, 20. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

20. artikulua

Euskara bakarrik erabiliko den kasuak

Ondoren aipatzen diren kasuotan euskara bakarrik erabiliko da:

1 . Arau hauetako 5. artikuluan aipatu hiritarrei bidaltzen zaizkien gutun, agiri eta jakinarazpenetan. eta beraien eskariz irekitzen diren espedienteetan.

2. Azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko legea, euskararen erabilera normalizatzekoa, betetzea dagokien Administrazio Publikoei igortzen zaizkien idatzietan

3 . Euskara hizkuntza ofiziala duten Organismoei bidaltzen zaizkien idatzietan.

4. Errotulu, seinale eta antzekotan euskaraz eta gaztelaniaz oso antzeko grafia duten hitzak idazterakoan.

5. Mezua piktogramez baliatuz adierazi litekeenean.

6. Ezagutzera ematen den ekintzaren izaerak eta destinatarien berezitasunek eskatzen dutenean.

7. Kale, plaza eta edozein leku publikoren izena, bai errotuluetan, baita izen horiek biltzen dituen kaletegi ofizialean ere, Arau hauetako 23 artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

Nolanahi ere, artikulu honetako 1, 2, 3 eta 6. puntuetan aipatzen diren idatziak zinegotziren batek edota Alkate-Lehendakariak berak sinatu beharko balituzte, eta berauek hala eskatuko balute, gero euskara soilean igorriko den idatziaren gaztelaniazko itzulpena erantsiko litzaieke.

21. artikulua

Udal-Egoitzetako errotulazioa

Udaletxeko eta Udalaren menpeko organismoen egoitzetako errotulazioa bi hizkuntza ofizialetan egingo da. Ordenantza honetako 20. artikuluko 4. eta 5. puntuetan aipatu kasuetan izan ezik.