IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Donostiako Euskararen Historia »  Idazkiak

Idazkiak
Klase gorenetako pertsonek idatzitako zenbait eskutitzek datu interesgarriak erakusten dizkigu pertsona horiek hizkuntzaren aurrean zuen jarreraz. Nahiz eta euskaraz hitzegiteko gai izan, oso kasu berezitan bakarrik erabiltzen zuten. SAGARNA (1984: 44)
Atal honetan pleituetan bildu ditugun euskarazko idazkiak aztertuko ditugu: nolako pleituetan agertzen diren, nolako testuak diren, erabilitako euskaraz hitz bi... Egia baita, Sagarnak dioen bezala, testutxook idatzi zituzten pertsonek euskaraz jakin arren, oso egoera edo testuinguru jakinetan baizik ez direla agertzen idazki hauek. Hegoaldeko euskal lurretako administrazio-erakunde desberdinen dokumentazio ia guztia gazteleraz agertzen delako aipamena aspaldikoa dugu43. 1908. urtean hau esan zuen Serapio Mugikak (1908: 725):
Cuando yo comencé á arreglar los Archivos Municipales de Guipuzcoa por encargo de la Excma Diputación Provincial, era creencia general entre las personas que se ocupaban del pasado de nuestro país, la de que iba á encontrar en aquellos depósitos de papeles muchos documentos escritos en lengua vascongada, y sin embargo no ha sido así. Algunos, muy pocos, he hallado escritos en latín y todos los demás están en lengua castellana, con muy raras excepciones.
Hau ez da udal agiritegietako dokumentuetan soilik gertatzen; orain arte ikusi ahal izan dugun moduan, XVI-XVIII mende bitartean bestelako erakundeek ere dokumentazio guztia gazteleraz idazteko joera zuten. Honela, lekukoek aitorpenean euskaraz hitz egiten bazuten ere, paper ofizialetan esandakoaren gaztelerazko itzulpena ageri ohi da zuzenean, salbuespenak salbuespen (irain-hitzen bat edo beste). Dokumentu hauetako batzuetan badira, hala ere, euskaraz idatzitako idazki nahiz pasarte batzuk. Oro har, guk bildutakoak sailkapen batera edo bestera makurtzea oso lan erraza da: berez, ez dira pleituetako prozeduraren inguruan sortutako materialak (agiriak, deiak, ebazpenak...), epaiketetan argudio baten edo bestearen froga moduan aurkezten diren testuak baizik. Are gehiago esan genezake; jaso ditugun guztiak maitaleen arteko gutunak eta, testuinguru honetan bertan kokatzen den bertsoren bat dira (itzultzaileak "Versos de unos amantes" izendatu zituenak esaterako). Ezkontza arazoak zeudeneko pleituetan bildu ditugu, beraz, atal honetan landuko ditugun datuak. Hauen artean, gehiengoa ezkontzeko hitza eman eta betetzen ez zenean jartzen ziren pleituek osatzen dute. Hitza emana zutela frogatzeko, "papeles esponsálicios" izenekoak aurkezten zituzten, non bi maitaleek ezkontzeko hitza ematen baitzioten elkarri (eta askotan ezkontza handik zenbatera izango zen ere adierazten zuten). Paper hauen balioa indartzeko, bien artean idatzitako gutunak ere aurkezten ziren, ezkontzaz edo elkarrekiko maitasunaz mintzo ziren neurrian. Dokumentazioan bildu dugun euskara honelako testuetan aurkitu dugu (hitz aske batzuez gain). Era berean, eta testu guztiak 1760-1790 bitartekoak izanik, beraien artean garaikideak direla esan daiteke. Ezaugarri tipologiko txiki hauek guztiz bat datoz beste herri batzuetako pleituetan aurkitu izan diren antzeko eskuizkribuenekin: Azpeitia (1622)44, Uterga (1547)45, Oiartzun (1664)46 eta beste. MAITASUN-GUTUNAK Gerturatze hau egin ondoren, ohar garrantzitsu bat gehitu behar dugu: izan ere, ez dugu euskara hutsean idatzitako maitasun-gutunik aurkitu47. Ikusiko dugunez, euskara gehienetan agurtzeko formuletan agertzen da, eta hainbatetan gutunen pasarte oso bat izatera ere iristen da, baina sekula ez gutun osoa. Esan bezala, gehienak agur-formulak dira:
Nere maite te recuerdo la mui deseada carta con la que veo que gosas la cabal salud (...)
no te pongo mas por no molestarte, à Dios nere maitea besteren pusca icusi arte nibeti surea agur nere polita
Nere maite maite maite gustizco Dª Theresacho: Con razon seme queja Vmd deque (...)
Hortik aurrerako guztia gazteleraz agertu ohi da, maitasuna adierazteko hitzen bat salbu (nere maitea edo antzeko esapideak). Sagarna garai honetako antzeko beste gutun batzuez mintzo da bere artikuluan (1984), baina bada ageriko desberdintasun bat. Euskaraz idazteko arrazoietako bat, batez ere goi mailako pertsonen artean, izkutuko kontuez hitz egitea izango litzateke, Sagarnaren esanetan. Honela, Peñafloridaren gutun batzuk aurkezten dizkigu, joera hori erakusten dutenak. Gure testuetako egileak, ordea, behe mailako pertsonak dira, Lekuona zaharrak "herri xumea" deitu zuena. Hauek ez zuten aipamenak egiteko behar hori izango, eta hala egiaztatzen da beren idazkiak irakurri eta aztertu ondoren. Izan ere, arestian aipatu agur-formulak ezagunak gertatuko zitzaizkien Donostiako pertsona erdaldunei (hala nola: maitea, bihotza...); eta pasartea luzexeagoa denean, ez dirudi ezer izkutatzeko helburua dutenik. Are gehiago, testu horiek behin eta berriro irakurrita, ezinezkoa gertatzen zaigu lerro jakin horietan euskara erabiltzeko arrazoia. Hizkuntza batetik besterako jauzi naturala dela esan daiteke. Hona adibide bat:
Nere gustisco beguietaco Arguinpa (?). Aier la Juaquina me entrego la esquela de Vmd en cuia respuesta dice, que es imposible no sea el hijo de la desdicha, pues en este mundo para mi ni (sic) hay sino angustias congojas penalidades disgustos, yen fin, mi total mortificado, pero no me glorio que guisa Manuelcho lo tendrá dispuesto asi cumplase su Divina boluntad. Amen.
Aora me allo mui Consoladisimo de que con mi Pata tuerta seré mas dichoso en lo temporal por que por lo regular es dichoso todo Tullido, manco y Baldado asi ea Hija animate se olvidaron mas penas pues asi me persuado:
Nerea Maria Theresacho nere Soragarria ondo desio det su eayteco baña naizates paciencia bia (sic) asquo det egun abetan vara (?) gaur da amaicarren eguna nagoela esin eguituric (?) oñetatiq aun quedifisa cura eiñ ondo lenbisico irtera eguingo det suri lastam vat y ematera an artean iruquiesasu pasiencia.
Siento mucho el que se haia alarmado Vmd conmigo metiendosela el plato / por el pie Amiga andar vien quesino despues suele aver las resultas como ami me a sucedido asi lo espero q. ara Vmd contanto agur prenda de mis ojos, aun q. a Vmd no le parezca a pesar del Mundo astaq. nos beamos junto a esa Vidriera que save es mui suio con ( vien erido: J.V.
Aipuaren luzeak euskaraz agertzen diren pasarteek duten balio erlatiboa hobeto hautematen eta mugatzen lagunduko duela uste dugu; horrexegatik ekarri dugu hona gutun oso bat. Kontuan izan behar dugu, gainera, hau dela euskaraz idatzia dagoen pasarte luzeenetakoa. Zer adierazten digute gutun hauek? Pelloren egia esatea dirudien arren, gauza nabaria da gutunak idatzi zituzten pertsonak nahiz jaso behar zituztenak euskaraz mintzo zirela. Baina zer dela-eta bi hizkuntzen erabilera hori? Pertsona horiek euskaldunak baziren, nola azal liteke testuetan agertzen den gazteleraren nagusitasuna? Irakurri dugun pasarte horretan ez dago izaerazko desberdintasunik euskaraz eta gazteleraz adierazten denaren artean, ez dirudi testua idatzi duen pertsonak ezer ezkutatu edo, bestela, nabarmentzeko asmorik duenik. Egieste hau bezain harrigarriak gertatzen zaizkigu "c/2545 n16" prozesutik jasotako datuak. Honetan, mutilaren gutun ugari bildu da (20 inguru), eta hauetako askotan bada euskaraz idatzitako zatiren bat edo beste (pleitu guztietako euskal pasarte luzeena hauetako gutun batean agertzen da). Baina agurrak ez direnean, arestian aipatu dugun patroia jarraitzen dute, hau da, gutunaren edozein pasarte ager liteke euskaraz, esaten denaren garrantziari so egiten badiogu behintzat. Gauzak honela, lerrook sailkatzeko bi sail bereziko genituzke: * Agur-formulak. * Pasarteak. Satrustegik (1983) argitara emandako bost eskutitzak eta hemen aipatuak sailkapen beraren barnean sar daitezke zalantzarik gabe, nahiz eta, horiek bai, oso-osorik euskaraz idatziak egon. Pleitua 1761ekoa da (gureen garaikide beraz), matrimoniala da (gureak bezala) eta gutunak ez dira prozesuak berak sorturiko idazkiak, neskak bere aldeko argudioaren froga moduan aurkeztutakoak baizik. Eta euskarazko hauekin batera, maitaleek elkarri gazteleraz idatzitako beste gutun batzuk ere badaude. Datu hauek ikusita, batek pentsa lezake oso arraroa dela XVIII mende bukaera arte hauen antzeko beste gutun batzuk ez azaltzea antzeko pleituetan. Baina egoera hau ez da harritzekoa, lehenago ez baitzen ohiturarik honelako gutunak idazteko, herri xehearen artean bederen. Kontuan izan behar dugu oso jende gutxik zekiela idazten, eta hauen artean ere, ohitura gazteleraz idaztea zela. Behean aztertuko dugun pleitu batean, neskak mutilari kantatzen ari zen bertsoak idaz diezazkion eskatzen dio, berak ez omen daki idazten-eta. **XVI.** mendean ezkontzaren inguruan bestelako ohiturak zeudela erakusten digu Satrustegik beste artikulu batean (1992). Garai hartan, ezkontitza ahoz ematen zen, askotan izkutuan, eta ez zen bitartean inongo paperik izaten (1992:56-57):
Juan de Gorriti testigo presente en el lugar de los hechos y ministro circunstancial de la ceremonia, uniendo personalmente las manos derechas de los contrayentes, según su propia declaración, dijo primero a Martín verba bulgari sermone quae secuntur (...) qui quidem martinus respondit similiter dicendo
Erabiltzen zen formulan ez zen alde handirik izaten (1992: 55):
(...) el formulario habitual de los matrimonios secretos considerados válidos hasta el Concilio de Trento viene a ser similar en todos los casos
OSPAKIZUN KRISTAUAK Azpiatal honetan izaera desberdina duten bi ospakizunez mintzatuko gara: "autos sacramentales" direlakoak, eta gabon-kantak. Autu Sakramentalei buruzko informazio guztia Luis Murugarren jaunaren aritukulu batetik (Murugarren, 1993) ekarri dugu. Artikuluan ematen dituen datuak oso interesgarriak badira ere, guk hizkuntzari dagozkionak besterik ez ditugu aztertuko. Murugarrenek diozkunez, 1602 urtea baino lehenago Donostian honelako antzezlanak ezagunak izango ziren, urte horretan hondarribitarrek bere herrian antzeztu behar zuten lanerako Donostiara etorri baitziren jantzi egokiak erostera. 1619an cassa de comedias bat prestatzeko lekua proposatzen da. 1621ean hiri kanpoko "antzerki" talde bat ekartzeko baimena ematen zaio Echeverri idazkariari. Beste aipu batzuk badaude, baina 1668ko dokumentu batean autu hauen aipamen nabarmena agertzen da. Dokumentu honetan 1663 ospatutako beste autu batzuei buruzko informazioa ere bil daiteke. Azken hauek direla eta, susmo hau ageri du Murugarrenek (1993:718):
Su devoçión sólo se estendio al trabajo personal y, para tages estrahordinarios, çintas y otras, fue nezessarios (sic) darles alguna cantidad y, a ynstançias del capitán Sandóval, que tomo por su quenta el cuydado de la disposiçión, se les dieron mil y duçientos reales
No creemos equivocarnos al sospechar que el auto sacramental que pudieron representar aquellos soldados metidos a actores, bajo la dirección de su capitán Sandóval, estaría redactad en castellano, y (sic) ellos lo usaban a diario
Gorago esan dugu hauetako errepresentazio bat ospatzeko kanpoko jendea ekartzeko baimena eman zitzaiola idazkariari. Ez dugu esan ordea, kanpoko jendea ekartzea lortuko ez balitz, herriko ikasle zein elizgizon batzuei antzezlana prestatzeko baimen berezia emateko eskatzen zaiola Echeverriari. Ikasleak, elizgizonak eta soldauak, beraz. Hauek guztiek gaztelera ezagutzen zuten, eta ikasle zein elizgizonek menperatu ere, menperatuko zuten (eta irakurri, noski). Murugarrenen susmoak 1633an ospatutako autuez gaindi, aurretik ospatutakoak ere har ditzakela iruditzen zaigu. Hau da, autua gazteleraz idatzia bazen, ez litzateke harritzekoa izango berau prestatzeko (irakurtzeko) kanpoko jendea behar izatea, hirian gaztelera irakurtzen zuen jendea gutxi zen-eta. Kanpokoak ezean, hiriko jendeak presta zezakeen antzezpena, baina ez edonork, ikusi dugun moduan. Axaleko taxonomia eginez ospakizun kristauen barnean sartu dugun beste elementua gabon-kantak ditugu. Urkizuk 1982an "Eguerritaco cantac 1789. urtean ezan (sic) ziranac Donostiyaco erriyan" argitaratu zituen, baina zoritxarrez ez du informazio handirik eskaintzen, Donostiako Aldundian aurkituak direla besterik ez. Kalzakortak, 1999an, bila ibili arren aurkitu ez dituela esan ondoren, Satrustegik (1988) jasotako beste gabon-kanta batekin erkatzen du, ondorio honetara iristeko (1999: 138): Aurrera baino lehen, pentsatzekoa da bi aldaeretan zaharragoa dela Donostiakoa. Zaharragoa ezezik, osoagoa eta garbiagoa ere bai. Osoagoa, data (1789), non kantatua den (Donostia), errepika eta doinuaren berri ere agertzen delako. Garbiagoa, inolako ilunune edo ezabatunerik agertzen ez delako. Kalzakortak dioenez (1999-133) garaiko ohitura zen, batez ere herri handietan, urtero gabon-kanta berriak kantatzea: Hona, kasurako, idazle donostiarraren (Jose Vicente de Echegarayz ari da) kanta-paper batzuen izenburuak "Eguberri kantak Donostiyako Santa Mariyako Premileizan kantatubak 1816-garren urtean" edo "Eguberri kantak Donostiyako Santa Mariyako Permileizan 1817-garren urteko eguberriyetan kantatubak". Eskuartean ditugun datuen arabera, jakin dezakegu, beraz, urtero gabon-kanta berriak ateratzeko ohitura zegoela hainbat elizatan, zein Gipuzkoan, zein Bizkaian. Hiriburuetan, itxurak direnez, finkatuago zegoen ohitura hori. Zein Bilbaon, zein Donostian, gabon-kanta berriak kanta-paperetan atera eta kantatu egiten zituzten eliza izentatuetan. Jose Vicente de Echegarayren bertsoak aita Zabalak argitaratu zituen 1964an, Auspoa sailean. Bertan jasoen artean, hamaika bertso-sorta dira gabonetan kantatzekoak, denak urte desberdinekoak eta XIX mendearen lehen erdikoak. Dirudienez, Echegarayk txikitatik herrian bizitako ohituraren jarraitzaile genuen. Eta ohitura hau ez zen izango Eguberri garaikoa bakarrik, ugariak baitira ere Ihauteri garairako jarritako sortak. Manuel Lekuonak ere aipatu zuen Donostiako gabon-kantetako bertso bat (1956: 11), baina zoritxarrez ez digu kanta osoa ematen, ez zein garaikoa izan ote daitekeen esaten.. VERSOS DE UNOS AMANTES Bertso hauek J.M. Satrustegik eman zituen argitara 1995. urtean. Izenburu hau52 daramate Francisco Antonio de Maizek Ana Maria de Yarzari idatzita eman zizkion hamaika bertsoek kopia originalean eta eskribauaren kopian (atal honen amaieran gehitu ditugu). Bada bertso hauek benetan bitxi egiten dituen ezaugarri bat: agur-bertsoa salbu, beste guztiak euskaraz eta gazteleraz idatziak daude. Bertso guztiak zortziko txikian eta bi punturekin onduak dira; askea den bertso-lerroa gazteleraz idatzia da, eta puntua daraman bertso-lerroa euskaraz. Aurrerago aipatuko dugun moduan, tankera honetako ezagutzen diren lehen bertsoak mende bat geroagokoak dira. Bertso-sorta honen inguruko istorioa zinez interesgarria da. 177853 urteko ezkontza pleitu batean agertzen dira, eta Ana Maria de Yarzak bere aldeko froga moduan aurkezten ditu (beraz, orain arte aipatu dugun sailkapenaren barnean sartuko litzateke, nahiz eta ez izan hitz-lauzko idazkiak). Francisco Antonio de Maizek bertsoak berriak eta berak idatziak zirela esan omen zion neskari. Bertsoetako batean, berarekin ezkontzeko asmoa zuela adieraziko zuen,, betiere Yarzak esandakoaren arabera. Puntu honetan oinarritzen du Yarzak bere aldeko argudioa. Maizek, ordea, beste zerbait aitortzen du epaiketan. Bere esanetan, bertsoak ez dira berak sortuak. Bere herriko mutiko batek eman omen zizkion, eta neskarekin batera zegoela, kantatu egin zituen. Ana Maria de Yarzak bertsoak idazteko eskatu zion, gustokoak zituen-eta. Hala egin zuen Maizek; baina, dioenez, Yarzak aurkeztu duen paperean lerro bat aldatua dago, eta aldaketa horrek, ezkontzeko eskaerari dagokionez, bertsoaren zentzua goitik-behera aldaraziko luke. Hau adierazten duten pasarte batzuk ekarriko ditugu hona: Neskak dioena:
que en el dia quince de Abril de dho ultimo año entregò la contraria (Maiz) àla declarante (Yarza) unas canciones que estaban colocadas mitad en el Idioma Castellano y mitad en el Bascongado asegurandola ser nuebass y haverlas sacado, y escrito el mesmo
Mutilak dioena:
Item que con el motivo de haver visto la conria que mi pte leia las letras ó versos que refiere en su arto le pregunto de donde las habia adquirido, a que le respondio qe un muchacho de su tierra se las havia dado, y traido de la Ciud de fuenterravia donde estuvo en calidad de page con el theniente Rey, y que le aseguro las havia sacado un Abogado de Tolossa, y llevada de la curiosidad dha conria le pidio una copia
Item qe quanto la conria (Yarza) asienta con referencia a las citadas letras para persuadir los contenciosos y supuestos Esponsales, es la prueva mas combincente de la injusticia con qe camina, respecto de que para qe dhas canciones influiesen alguna cosa el renglon ultimo de la tercera copla se halla mudado de su original lo que claramte se combence de la diversa composicion que se advierte en el verso
quien tiene pte que el renglon borrado asi como demuestra decia: oraindic ezia y con esta misma espresion y no con la añadida: qe dice de letra distinta: zurequin nai det ezcondu estavan escritos dichos Bersos quando se entregaron a mi parte
Are gehiago: bertsoak Hondarribian, Tolosan, Donostian eta beste hainbat herritan kantatuak eta ezagunak ziren:
Item qe en prueva de lo relazionado hace que las referidas letras, han sido publicadas asi en la Ciudad / de Sn Sebastian y Tolosa como en diversos Pueblos, en los cuales se han cantado con toda publicidad
Benetan aldatua izan al da hirugarren bertsoa? Emango ditugun arrazoiek galdera honi baiezko erantzuna eman behar zaiola frogatuko dutelakoan gaude. Prozesuan bertso-sortaren hiru kopia agertzen dira (nahiz eta dagokion fitxan bi besterik ez diren aipatzen). Lehen biak notarioak egindako kopiak (33 folioa, Satrustegiren artikulan "C kopia") eta Ana Maria de Yarzak aurkeztu zuen originala (60 folioa, Satrustegirenean "A kopia") ditugu. Hirugarrena herririk herri entzun zitekeen jatorrizko bertsioa litzateke (Satrustegirenean "B kopia") Gorago oin-ohar batean esan dugunez, azken kopia hau agertzen deneko papera berezi samarra da. Garbi dago ez dela pleituetako folioa, hauen laurdena besterik ez baitu neurtzen. Bestalde, aldeetako batean Mutrikun sinatutako gutuntxo bat agertzen da, prozesu honekin zerikusirik ez duena (Satrustegiren artikuluan ez zaigu honen inguruko aipamenik egiten). Eta benetan bitxia dena: foliazio bikoitian eskutitz hau agertzen da, eta beraz, bertsoak bakoitian gelditzen dira. Hau gutxi balitz, orriari buelta ematerakoan bertsoak buruz-behera topatuko ditugu. Gure kulturaren irakurtzeko ohituren arabera, foliazioaren alde bikoitia bakoitia baino garrantzitsuagoa da. Zer esanik ez, testua goitik behera izatea... Zergatik orduan prozesuari dagozkion bertsoak garrantzia gutxieneko aldean eta, honen ondorioz, testua bera buruz behera jarri? Prozesu honi dagokion fitxan agertzen ez den hirugarren kopia, aipatu dugun azken hau delakoan gaude. Ezkontza aipatzen duen bertso-lerro erabakigarriaren bila hasita zera ikusiko dugu,: lehen kopian "zurecquin nait ezcondu" agertzen da, bigarrenean (Maizek Yarzari emandako kopian), oraindican echia dirudiena tintaz estalia dago, eta honen azpian "sure quin nai de (sic) escondu", beste pertsona baten idazkeraz eta bertso artean jarritako marratxoaren gainean; azkenik, hirugarren kopian "oraindican echia" bertso-lerroak isten du hirugarren bertso hau. Bertso originalaren ilunune hau argitu ahal izateko Ursula de Amundarain lekuko ordiziarraren hitzak oso lagungarriak gertatuko zaizkigu:
Al nuebe, con vista de la Carta ó Cantares que le ha sido leyda y mostrada por mi el recepor infraesto dijo que en le tercer verso, aunque dize y acaba con la diccion echea, en lugar de ella, siempre a hoydo Cantar la testº echia, cuyas palabras contempla que la Echea significa casa y Echia desengaño
la misma tesº a solido cantar en la forma siguiente y es el tercer Berso de dhas Letras: Blanco de mi cariño afectos betea, siempre estoy pensando ceradela nerea, hermosa azuzena cerutic jachia, no puedo yo quedarme oriandic echia
Jatorrizko bertsoa azken hau dela uste dugu. Zortziko txikiaren neurria ondo betetzen du (sei silaba), zurekin nahi det ezkondu-k ez bezala (8 silaba), puntua ere behar duena du (ja(i)tsia-etsia), eta logika mailan aurreko bertso-lerroarekin dagoen aldea txikiagoa da. Gauzak honela, Maizek egia esaten duela uste dugu; eta hala iritzi zuen epai-mahaiak ere, epaia Maizen aldekoa baita. Lerroaren neurria dela eta, ez gaude erabat ados Starustegik ematen duen azalpenarekin (1995: 44):
Métrica forzada. (...) El que no tiene arreglo es el texto espúreo que sistituye al último verso de la estrofa número tres: Surequin nai de ezcondu (sic) (32). Suma siete sílabas en la redacción propuesta, y sólo la licencia fonética de suprimir la r de la sílaba inicial podría restablecer la medida correcta: suequin.
Gure ustez, lerro hau zazpikotzat ordez zortzi silabakotzat hartu behar dugu. Izan ere,, garbi dago de forma lehen pertsonako aditz laguntzailea besterik ez dela. Idatzita dagoen moduan, Satrustegik de(ezkondu irakurtzen du, sinalefa egin eta hiru silaba ahoskatuz . Baina euskaraz ez da batere usua leherkari gorrak (gure kasuan t) galtzea. Baliteke Ana Maria de Yarzaren aginduz testu berria idatzi zuenak neurria kontuan izatea, eta horregatik t hori ez idaztea, baina gure ustez errata baten aurrean gaude. Gainera, ez dirudi bertsoaren egitura zaintzeko ardura handiegirik zuenik, ez baitu errima inolaz ere gordetzen. Hala irudituko zitzaion originalaren kopia (33 orrikoa) egin zuen eskribauari ere, leherkaria berreskuratu egiten baitu, nahiz eta originaleko idazkera nahasmenik ez sortzeko adina garbia izan. nait forma dugu bertsio honetan. Ikusten denez, honakoan ere aditz laguntzailearen barnean soilketak daude, aurrekoan bezala, baina bestelakoak dira. Oraingoan bokalarteko leherkari ozena (d) da galtzen dena, eta gertakari hau bai oso emankorra da euskararen barnean. Fonema hori galduta bokaleen artean ere bestelako soiltzeak gertatzen dira, eta azkenean silaba bakarreko nait formara iristen gara (honek aurrekoak duen arazo bera izango luke oraindik, zazpi silabako bertso-lerroa gelditzen baita). Bigarren bertsio honen punturik garrantzitsuena, eskribauaren ustez laguntzailearen fonema adierazgarriena t izatea (beste biak bidean galdu ditu) dela iruditzen zaigu. Honexegatik iruditzen zaigu kopia originalean duguna errata bat besterik ez dela. Dena dela, eta azalpen bat (lerroa 8 silabakoa dela dioena) zein bestea (7koa) hobestu, bi bertsioetan bertso-lerroa dagokion neurrira ekartzeko aldaketa handiak egin behar direla ezin da zalantzan jarri. Beraz, bertsook Antonio Francisco de Maizek sortuak ez zirela onartu zuen epai-mahaiak. Baina egilea Maiz ez bada, nor izan daiteke? Maizi pasa zizkion mutikoak Tolosako abokatu batek eginak zirela esan ziola ikusi dugu. Prozesuaren beste atal batean (90. orria) Vicente de Zuazola lizentziatuarenak direla esaten zaigu. Honen arrastoa jarraitu dugu, baina izen honekin ez zaigu inor agertu dokumentazioaren berri ematen duten datu-baseetan. Bai ordea, Antonio Vicente de Zuazola eta Vicente Antonio de Zuazola. Tolosako Udal Agiritegiko "E / 6 / III - libro 18; exp: 6" erreferentzia duen pleituan (1775 urtea), Vicente Antonio de Zuazola agertzen da, Tolosako herriko "Diputado del Comun" omen dena. Baina Madrileko "Archivo Histórico Nacional"ean dagoen "LEG: 34345 / EXP 11" pleituan (1780-1782), pertsona hori "abogado de los reales" dela eta Donostian bizi dela esaten zaigu. Gauza bera GAOko CO UCI 2246 pleituan: "abogado de los Reales Consejos, vecino de San Sebastian". Beste dokumentu batean, Antonio Vicente de Zuazola agertzen da, "abogado de los Reales Consejos y Diputado común de la Villa (Tolosa)" (TUA, "E / 6 / III -libro 19 (F.1.); Exp: 1", 1775 urtea). Badirudi pertsona bera dela lau dokumentuetan agertzen dena. Datu gehiagorik eduki gabe, 1775 eta 1780 artean Donostiara bizitzera joango zela ondoriozta genezake, datuak ez baitira kontrajarriak (izenaren aldaketa txiki horretaz gain). Pertsona garrantzitsua zela garbi dago. Xenpelar Dokumentazio Zentruan esan digutenez, han bilduak dituztenen artean ezaugarri hauek betetzen dituen lehen bertso-sorta XIX. mende bukaerako mendaroar batena da, guk jasotakoa baino mende bat geroagokoa62. Hau jakinik, aztertzen ari garen hauek benetan modako bertsoak zirela esan al daiteke? Hala balitz, Gipuzkoako herri batzuetan (goian aipatuak) gaztelera orain arte uste baino hedatuagoa zegoela ondorioztatu beharko genuke. Eta, hau esateko adina daturik ez dugun arren, ez dirudi benetako egoera hori zenik. Bertsoak egiazki Vicente de Zuazolak idatziak badira, herri xumeaz gain goi-mailako hainbat pertsonak ere bertsotarako ohitura zuela pentsa liteke. Pertsona honek gaztelerarekin harreman handia izango zuen, bere karguak zirela eta (ikusi dugu abokatua zela). Honek azal lezake, agian, bertsoak euskaraz eta gazteleraz idatzia egotea, gaztelerara jotzeko herritar arruntek baino erraztasun handiagoa izango baitzuen, baina ez dugu arrazoi-bide honen (edo besteren) aldeko froga sendorik. Zoritxarrez, datu gehiago bildu artean, honelako bertsoak benetan arruntak ziren ala ez jakin gabe jarraituko dugu. ONDORIO ANTZEAN Hemen aireratuko ditugunak ez dira erro sakonezkotzat irizteko ideiak, ondorioak ateratzeko ariketa hau, datu gehiago izan ezean, benetan labainkor eta arriskutsua gertatzen baita. Hala ere, orduko garaia hobeto ulertzen lagunduko digutela uste dugu. Ikusi dugun moduan, orain arte publikatu gabeko testuetan ez da euskara soilik agertzen, beti dago gazteleraz idatzitako zatiren bat, batzuetan luzeagoa, bestetan laburragoa. Gauza jakina da idazten zekiten pertsonak gazteleraz idazten ikasi zutela. Gorago, gutunetan euskara agertzeak eskutitzaren bitartez harremanetan jartzen ziren bi pertsona horiek euskaraz mintzo zirela adierazten duela esan dugu; oraingoan, eta gaztelerari dagokionez, arrazoi-bide bera jarraitu beharrean gaude. Aho-literaturaren erakusgarri diren bertso batzuk gazteleraz eta euskaraz idatziak izanak ideia hau berretsiko eta indartuko lukete. Datu hauen arabera, garaiko Donostian euskara hitz egiten zela baieztatzearekin batera, euskaldunen artean gaztelera zabaldua zela ere ondorioztatu beharko genuke. Baina zein neurritan? Azken galdera honi erantzun sendoa ematea ez da batere lan erraza. Beste ataletan gertatu zaigun moduan, eta eskuartean darabilzkigun datuekin bederen, ezinezkoa zaigu kopuru zehatzik aipatzea edo gizartearen araberako estratifikaziorik egitea. TESTUETAKO EUSKARAZ Lan honek helburu filologikorik ez duenez, bizpahiru zertzelada baizik ez dugu emango dokumentazioan jasotako hizkeraz. * Batetik, idazki horiek ezin dira beraien artean besterik gabe erkatu, idatzi zituzten pertsonak jatorri desberdinekoak edo leku desberdinetan zehar ibiliak ziren-eta. Bestela esan, dialektologia historikoa egiteko ez dira datu aproposegiak, pertsona hauetako batzuek ez baitituzte betetzen dialektologiaren barnean erabili izan ohi diren informanteak hautatzeko irizpideak; gutxienez bi eremu desberdineko euskara ezagutuko zuten (Donostiakoa eta beren jaioterrikoa, edo beren lanagatik ezagutu beharko zituztenekoak), eta honek kode desberdinen arteko nahasmena ekarriko zuen ziurrenik. * Bestetik, idazki guztiak batuta ere, ez genuke orduko Donostiako euskararen azterketa sakon eta osatu bat egiteko behar adina daturik, ezta hurrik eman ere. Ez dugu ahaztu behar, bildutako euskara gehiena agur-formulek osatzen dutela, eta maila apalagoan eguneroko hizkeratzat jo dezakeguna. * Gutunetan agertzen den hizkera herrikoitzat jo dezakegu, ez baitago testu literariorik sortzeko asmorik, eta ez dira testu juridiko-administratiboak. Honetaz gain, pertsona hauek ez zuten (euskaraz) idazteko ohitura handirik izango, ez behintzat herri batean eta bestean misiotan zebiltzanerako sermoiak euskaraz prestatzen zituzten elizgizonek izan zezaketena. * Aldaera ortografikoak ugariak dira, testu batetik bestera zein testu beraren barnean (luzeagoa denetan). Euskara idazteko ortografia-araurik ez edukitzearen eta euskararen eta gazteleraren sistema fonetikoak desberdinak izatearen ondorio zuzena da hau, noski.